Javascript must be enabled to continue!
Ariketa fisikoa eta depresioa komunitatean bizi diren hirugarren adineko adinduetan: berrikuspen sistematikoa
View through CrossRef
Azken urteetan bizi-itxaropena handituz joan da. Zahartzaroarekin batera aldaketak ikusten dira adinduen gaitasunetan. Adibidez, arlo mental eta funtzionaleko aldaketek eta jarduera fisikoaren gutxipenak depresio-sindromea gara dezakete. Tratamenduei dagokienez, farmakologikoak eta ezfarmakologikoak daude. Azkenekoen artean ariketa fisikoa dago; halere, ariketa fisikoa eraginkorra izateko eta depresioan hobekuntzak lortzeko dosi eraginkorrena zein den ez dago zehaztuta. Horrela, berrikuspen sistematiko honen helburu nagusia izan da aztertzea entsegu kliniko desberdinetan zer eragin duen ariketa fisikoak depresioa duten eta komunitatean bizi diren adinduetan. Azpihelburutzat, ariketa fisikoaren maiztasuna, iraupena eta ariketa mota zehaztea hartu da. Hori lortzeko, Pubmed eta Dialnet datu-baseetan, entsegu klinikoen bilaketa sistematikoa egin da barneratze- zein kanporatze-irizpideak aintzakotzat hartuta. PEDro eskalaren bitartez, barneratutako artikuluen kalitate metodologikoa balioztatu da. Bilaketa-prozesua egin ondoren, berrikuspenean 7 ikerketa barneratu dira. Artikulu guztietan osagai anitzeko ariketa astean hiru aldiz egin zutela aipatu beharra dago, nahiz eta interbentzioaren iraupena desberdina izan. Hori kontuan hartuz, maila depresiboari dagokionez, 5 ikerlanetako interbentzio-taldeek esanguratsuki hobetu zuten, besteetan, aldiz, ez zen emaitza adierazgarririk aurkitu. Horrela, lortutako emaitzen arabera, adindu komunitarioen depresio-mailan ariketa fisikoak eragin onuragarriak edota positiboak ditu, depresiomailaren arabera emaitza desberdinak aurkitu arren. Berriz, ariketa fisikoa eraginkorra izateko erabili beharreko dosia oraindik zehazteke dago, eta hurrengo ikerketetarako kontuan hartu beharko lirateke pazienteen adina, sexua eta depresio-maila, talde homogeneoagoak izateko, eta era berean emaitzak zehatzago aztertzeko.
Title: Ariketa fisikoa eta depresioa komunitatean bizi diren hirugarren adineko adinduetan: berrikuspen sistematikoa
Description:
Azken urteetan bizi-itxaropena handituz joan da.
Zahartzaroarekin batera aldaketak ikusten dira adinduen gaitasunetan.
Adibidez, arlo mental eta funtzionaleko aldaketek eta jarduera fisikoaren gutxipenak depresio-sindromea gara dezakete.
Tratamenduei dagokienez, farmakologikoak eta ezfarmakologikoak daude.
Azkenekoen artean ariketa fisikoa dago; halere, ariketa fisikoa eraginkorra izateko eta depresioan hobekuntzak lortzeko dosi eraginkorrena zein den ez dago zehaztuta.
Horrela, berrikuspen sistematiko honen helburu nagusia izan da aztertzea entsegu kliniko desberdinetan zer eragin duen ariketa fisikoak depresioa duten eta komunitatean bizi diren adinduetan.
Azpihelburutzat, ariketa fisikoaren maiztasuna, iraupena eta ariketa mota zehaztea hartu da.
Hori lortzeko, Pubmed eta Dialnet datu-baseetan, entsegu klinikoen bilaketa sistematikoa egin da barneratze- zein kanporatze-irizpideak aintzakotzat hartuta.
PEDro eskalaren bitartez, barneratutako artikuluen kalitate metodologikoa balioztatu da.
Bilaketa-prozesua egin ondoren, berrikuspenean 7 ikerketa barneratu dira.
Artikulu guztietan osagai anitzeko ariketa astean hiru aldiz egin zutela aipatu beharra dago, nahiz eta interbentzioaren iraupena desberdina izan.
Hori kontuan hartuz, maila depresiboari dagokionez, 5 ikerlanetako interbentzio-taldeek esanguratsuki hobetu zuten, besteetan, aldiz, ez zen emaitza adierazgarririk aurkitu.
Horrela, lortutako emaitzen arabera, adindu komunitarioen depresio-mailan ariketa fisikoak eragin onuragarriak edota positiboak ditu, depresiomailaren arabera emaitza desberdinak aurkitu arren.
Berriz, ariketa fisikoa eraginkorra izateko erabili beharreko dosia oraindik zehazteke dago, eta hurrengo ikerketetarako kontuan hartu beharko lirateke pazienteen adina, sexua eta depresio-maila, talde homogeneoagoak izateko, eta era berean emaitzak zehatzago aztertzeko.
Related Results
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">ΠΗΛΙΝΑ ΙΓ&Delta...
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azala gizakion organorik handiena da, eta bertako lesioak, hala nola erredurak, gizartean geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Erredurak hainbat kausaren ondorio izan d...
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
kerketa honen helburua Gipuzkoako umeen pisuaren joera jaiotzetik 7 urtetara bitartean aztertzea zen, gurasoen ezaugarri soziodemografikoen eta antropometrikoen eragina aztertuz. ...
Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
kerketa honekin arnasgune bateko (Ondarroako) nerabeek duten hizkuntza-errealitatea deskribatu nahi dugu, euren errealitatea diglosiaren kontzeptuarekin zein neurritan azal daiteke...
8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau
8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau
Garapen Iraunkorrerako 8. Helburuak (GIH) aski ezagunak diren kontzeptu sozioekonomiko sakonen alde egiten du, guztiontzako sustatu nahian hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa ...
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan: Euskal Herriko eskola bateko B eta D ereduak
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan: Euskal Herriko eskola bateko B eta D ereduak
Content and Language Integrated Learning (CLIL) fokatzeak garrantzi handia hartu du Europan. Aldiz, ez dago adostasunik CLILen emaitzak positiboak diren baieztatzeko. EAE-ko B eta ...
Txirristi Mirristi
Txirristi Mirristi
Ahozko tradizioaren bidea azaleratzearekin batera, etorkizunerako begirada planteatzen da. Ahozko tradizioaren garrantzia eta onurak oinarriztapen teoriko baten bidez ikustearekin ...
Espetxeko testuinguruan jaio nahiz hezi diren haurren atxikimenduaren garapena
Espetxeko testuinguruan jaio nahiz hezi diren haurren atxikimenduaren garapena
Presondegian bizi diren eta haiena ez den zigor bat jasaten ari diren haurren kopurua ez da txikia, eta giltzaperaturik bizitzeak haien garapen orokorrean eragin ditzakeen askotari...

