Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Espetxeko testuinguruan jaio nahiz hezi diren haurren atxikimenduaren garapena

View through CrossRef
Presondegian bizi diren eta haiena ez den zigor bat jasaten ari diren haurren kopurua ez da txikia, eta giltzaperaturik bizitzeak haien garapen orokorrean eragin ditzakeen askotariko ondorioetatik haratago, artikulu honek espetxearen testuinguruak haur horien atxikimenduaren garapenean duen eragina aztertzea du helburu. Zehazki, bi aurresale identifikatu dira presondegian dauden haurren atxikimendu ziurraren garapenaren arrisku-faktore gisa: amaren buru-osasuna eta 3 urte ondoren amaren eta haurraren artean gertatzen den banaketa. Izan ere, espetxeraturik dagoen amak baliabide psikologiko murritzak izateak haurraren atxikimendu ziurrean negatiboki eragiten duela aurkitu da, baita haurra derrigor espetxetik ateratzeak eta amarengandik banantzearen praktikak ere. Hala, atxikimendu ziur bat garatzea bizi-kalitate osasungarri baterako funtsezkoa delarik, beharrezkoa ikusten da haurraren atxikimenduaren garapen ziurrerako eta haren ongizate osorako espetxe-politika egokiak sustatzea.
Title: Espetxeko testuinguruan jaio nahiz hezi diren haurren atxikimenduaren garapena
Description:
Presondegian bizi diren eta haiena ez den zigor bat jasaten ari diren haurren kopurua ez da txikia, eta giltzaperaturik bizitzeak haien garapen orokorrean eragin ditzakeen askotariko ondorioetatik haratago, artikulu honek espetxearen testuinguruak haur horien atxikimenduaren garapenean duen eragina aztertzea du helburu.
Zehazki, bi aurresale identifikatu dira presondegian dauden haurren atxikimendu ziurraren garapenaren arrisku-faktore gisa: amaren buru-osasuna eta 3 urte ondoren amaren eta haurraren artean gertatzen den banaketa.
Izan ere, espetxeraturik dagoen amak baliabide psikologiko murritzak izateak haurraren atxikimendu ziurrean negatiboki eragiten duela aurkitu da, baita haurra derrigor espetxetik ateratzeak eta amarengandik banantzearen praktikak ere.
Hala, atxikimendu ziur bat garatzea bizi-kalitate osasungarri baterako funtsezkoa delarik, beharrezkoa ikusten da haurraren atxikimenduaren garapen ziurrerako eta haren ongizate osorako espetxe-politika egokiak sustatzea.

Related Results

Txirristi Mirristi
Txirristi Mirristi
Ahozko tradizioaren bidea azaleratzearekin batera, etorkizunerako begirada planteatzen da. Ahozko tradizioaren garrantzia eta onurak oinarriztapen teoriko baten bidez ikustearekin ...
Bullying-aren eta pisuaren arteko harremana. Kausa-efektuaren noranzko biko berrikuspen bibliografikoa
Bullying-aren eta pisuaren arteko harremana. Kausa-efektuaren noranzko biko berrikuspen bibliografikoa
Sarrera: Eskola-jazarpena eta obesitatea bereziki larriak diren egoerak bilakatzen ari dira. Haurtzaroan nahiz nerabezaroan bullyinga jasateak, luzaroan kalte fisiko, psikologiko n...
Euskararen ikaskuntza H1 eta H2 gisa 5 eta 8 urte bitartean
Euskararen ikaskuntza H1 eta H2 gisa 5 eta 8 urte bitartean
Artikulu honetan euskara egoera soziolinguistiko desberdinetan ikasi duten bi ikasle-talderen 5 eta 8 urte arteko euskararen garapena aztertu dugu. talde bat etxetik euskaldunaeta ...
Sare sozialak, euskalkiak ikertzeko baliabide gisa
Sare sozialak, euskalkiak ikertzeko baliabide gisa
Sarearen bidez egiten diren elkarrizketak aztertuko ditugu lan honetan ; aldi berean, jakin nahi dugu ea sare sozialak baliagarriak diren euskalkiak aztertzeko. Gisa honetan, sare ...
Hizkuntzaren jabekuntzaz Fontes-en
Hizkuntzaren jabekuntzaz Fontes-en
Lantxo honetan Fontes aldizkarian hizkuntzaren jabekuntzari buruz jarduten duten artikuluen bilketa eta artikulu horiei buruzko laburpen-iruzkinak egiten dira. Guztira, gaiarekin l...
De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas
De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas
Between late 2018 and early 2020, in a short period of time, two events converged in the Basque literary system, that brought women writers from the periphery to the centre. First...

Back to Top