Javascript must be enabled to continue!
8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau
View through CrossRef
Garapen Iraunkorrerako 8. Helburuak (GIH) aski ezagunak diren kontzeptu sozioekonomiko sakonen alde egiten du, guztiontzako sustatu nahian hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa eta lan duina. Artikulu honetan, kontzeptu nagusi horien irakurketa egiten saiatu gara, lau atal desberdinduz: hazkunde ekonomiko jarraitua, enplegua eta lana, enplegu betea, eta lan duina. Gure balorazioa oso kritikoa izan da. Hazkunde ekonomiko jarraituari dagokionez, paradigma klasikoan mugitzen da, Barne Produktu Gordinaren eta per capita errentaren inguruan. Tresna horiekin nekez birbideratuko da egungo eredu ekonomiko suntsitzailea ekonomia jasangarri baterantz eta nekez ezabatuko da pobrezia, helburuak dioen moduan. Per capita errenta neurtzaile oso mugatua da: ez du balio desberdintasunak eta pobrezia neurtzeko. Per capita errentaren alternatiba gisa, Giza Garapearen Indizea proposatuko genuke, baina 8. GIHak ez du aintzat hartu. Enplegu beteari dagokionez, egungo eredu liberala aldatu ezean, enplegua esparru ekonomikoko faktore produktiboa izanik oinarrizko giza eskubide bat baino gehiago, nekez joko dugu enplegu beterantz: kontrako norabidean goaz. Lan duina helburu desiragarria da, baina, langileen lan-baldintzak merkatu-logikaren barruan erabakitzen diren bitartean, ez dugu lan duinik lortuko, historiak aski argi erakutsi digun bezala. Azken finean, GIHen enplegu- eta lan-helburuak ondo idatzita daude, baina haien aldeko borondate politiko irmorik eta horren tamainako neurri juridikorik ez dugu ikusten.
Title: 8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau
Description:
Garapen Iraunkorrerako 8.
Helburuak (GIH) aski ezagunak diren kontzeptu sozioekonomiko sakonen alde egiten du, guztiontzako sustatu nahian hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa eta lan duina.
Artikulu honetan, kontzeptu nagusi horien irakurketa egiten saiatu gara, lau atal desberdinduz: hazkunde ekonomiko jarraitua, enplegua eta lana, enplegu betea, eta lan duina.
Gure balorazioa oso kritikoa izan da.
Hazkunde ekonomiko jarraituari dagokionez, paradigma klasikoan mugitzen da, Barne Produktu Gordinaren eta per capita errentaren inguruan.
Tresna horiekin nekez birbideratuko da egungo eredu ekonomiko suntsitzailea ekonomia jasangarri baterantz eta nekez ezabatuko da pobrezia, helburuak dioen moduan.
Per capita errenta neurtzaile oso mugatua da: ez du balio desberdintasunak eta pobrezia neurtzeko.
Per capita errentaren alternatiba gisa, Giza Garapearen Indizea proposatuko genuke, baina 8.
GIHak ez du aintzat hartu.
Enplegu beteari dagokionez, egungo eredu liberala aldatu ezean, enplegua esparru ekonomikoko faktore produktiboa izanik oinarrizko giza eskubide bat baino gehiago, nekez joko dugu enplegu beterantz: kontrako norabidean goaz.
Lan duina helburu desiragarria da, baina, langileen lan-baldintzak merkatu-logikaren barruan erabakitzen diren bitartean, ez dugu lan duinik lortuko, historiak aski argi erakutsi digun bezala.
Azken finean, GIHen enplegu- eta lan-helburuak ondo idatzita daude, baina haien aldeko borondate politiko irmorik eta horren tamainako neurri juridikorik ez dugu ikusten.
Related Results
La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
<p>Λένος Μαυρομμάτης&l...
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">ΠΗΛΙΝΑ ΙΓ&Delta...
Kooperatibak, erresilientzia ekonomikoa eta emakumeen enplegua Euskal Autonomia Erkidegoan
Kooperatibak, erresilientzia ekonomikoa eta emakumeen enplegua Euskal Autonomia Erkidegoan
Kooperatibek enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko eta mantentzeko duten gaitasuna, eta besteak beste, erresilientzia ekonomikoaren ikuspegitik duten potentziala aurrez azter...
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKADI 2030 PLANAREN EKARPENA GJH-EI
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKADI 2030 PLANAREN EKARPENA GJH-EI
Dokumentuaren helburua Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planak (ZTBP Euskadi 2030) Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) egiten dien ekarpena neurtzea da.Horr...
“Poppers” drogaren kontsumoa eta orokorrean drogen arriskuaren pertzepzioa 14-24 urteko gazteetan gaur egun: kasu-ikerketa Urola Kosta eskualdeanurteko gazteetan: kasu ikerketa
“Poppers” drogaren kontsumoa eta orokorrean drogen arriskuaren pertzepzioa 14-24 urteko gazteetan gaur egun: kasu-ikerketa Urola Kosta eskualdeanurteko gazteetan: kasu ikerketa
Sarrera. “Poppers” sintetikoki prestatutako alkil nitrito lurrunkorren izen arrunta da. Jatorrian, amil nitritoa basozabaltzailea zela ikusi eta bularreko anginarako erabili zen me...
Genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorrak
Genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorrak
Genero-berdintasuna oinarrizko giza eskubide bat bada ere, ez dago berdintasun oso eta efektiboa lortu duen herrialderik. Generoen desberdintasuna sistema patriarkalaren bitartez e...
GIH-Pobreziari aurre egiteko, oinarrizko errenta behar da
GIH-Pobreziari aurre egiteko, oinarrizko errenta behar da
2030eko Garapen Iraunkorrerako 1. Helburua, pobreziari aurre egiteari dagokiona, zer den gogorarazi ondoren, helburu horren egungo bilakaera eta zer neurritan betetzen den aztertu ...
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
kerketa honen helburua Gipuzkoako umeen pisuaren joera jaiotzetik 7 urtetara bitartean aztertzea zen, gurasoen ezaugarri soziodemografikoen eta antropometrikoen eragina aztertuz. ...

