Javascript must be enabled to continue!
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
View through CrossRef
kerketa honen helburua Gipuzkoako umeen pisuaren joera jaiotzetik 7 urtetara bitartean aztertzea zen, gurasoen ezaugarri soziodemografikoen eta antropometrikoen eragina aztertuz. INMA ikerketa multizentriko prospektiboko Gipuzkoako 450 ama-haur bikotek osatu zuten lagina. Jaiotzean, 1., 4. eta 7. urteetan neurtutako gorputz-masaren indizean (GMI) oinarrituz, jaiotzean ≥ 90eko pertzentilean eta gainerako adinetan ≥ 85eko pertzentilean izatea gehiegizko pisua (GP) bezala definitu zen, gainpisua eta obesitatea barne hartuz. Umearen eta gurasoen aldagai antropometrikoak, edoskitze mota, 4. urtean egindako elikagai-inkesta, gurasoen tabako-kontsumoa haurdunaldi garaian eta aldagai sozioekonomikoak aztertu ziren. Erregresio logistikoaren bitartez, aldagai bakoitzaren eragin zuzena ikertu zen. Jaiotzean umeen % 11k, 1. urtean % 49k, 4. Urtean %36k eta 7. urtean % 38k GPa zuten. Jaiotzean haurdunaldi-adinerako handia izatea eta lehen urtean pisu-hazkundea azkarra edukitzea ondorengo urteetako GParekin lotzen ziren. Neskek 4. eta 7. urteetan mutilek baino GP-arrisku handiagoa zuten. Edoskitzeak ez zuen GParekin lotura esanguratsurik adierazi. GPa 4. urtean proteinen eta karbohidratoen eta 7. urtean karbohidratoen eta gantz aseen zein poliasegabeen kontsumoarekin areagotzen zen. Paritateak jaiotzako GPa areagotzen zuen. Gurasoen GMIa umeen GParekin lotzen zen adin guztietan. Aitaren ikasketa-maila baxua jaiotzako GParekin eta ama atzerritarra izatea umeen 4. urteko GParekin erlazionatzen ziren. Aita erretzaileen umeek GPa edukitzeko arrisku handiagoa zuten 4. eta 7. urteetan, baina amaren tabako-kontsumoak ez zuen arriskua areagotzen. Lan honetan jaiotza eta 7 urte bitarteko GParen prebalentzia oso altua dela aurkitu da. Osasun-arazo garrantzitsu horri aurre egiteko neurri eraginkorrak hartu beharko lirateke, eta neurri horiek maila sozial guztietara iristen direla egiaztatu, maila sozial baxuetan arazo hau larriagoa baita.
Udako Euskal Unibertsitatea
Title: Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
Description:
kerketa honen helburua Gipuzkoako umeen pisuaren joera jaiotzetik 7 urtetara bitartean aztertzea zen, gurasoen ezaugarri soziodemografikoen eta antropometrikoen eragina aztertuz.
INMA ikerketa multizentriko prospektiboko Gipuzkoako 450 ama-haur bikotek osatu zuten lagina.
Jaiotzean, 1.
, 4.
eta 7.
urteetan neurtutako gorputz-masaren indizean (GMI) oinarrituz, jaiotzean ≥ 90eko pertzentilean eta gainerako adinetan ≥ 85eko pertzentilean izatea gehiegizko pisua (GP) bezala definitu zen, gainpisua eta obesitatea barne hartuz.
Umearen eta gurasoen aldagai antropometrikoak, edoskitze mota, 4.
urtean egindako elikagai-inkesta, gurasoen tabako-kontsumoa haurdunaldi garaian eta aldagai sozioekonomikoak aztertu ziren.
Erregresio logistikoaren bitartez, aldagai bakoitzaren eragin zuzena ikertu zen.
Jaiotzean umeen % 11k, 1.
urtean % 49k, 4.
Urtean %36k eta 7.
urtean % 38k GPa zuten.
Jaiotzean haurdunaldi-adinerako handia izatea eta lehen urtean pisu-hazkundea azkarra edukitzea ondorengo urteetako GParekin lotzen ziren.
Neskek 4.
eta 7.
urteetan mutilek baino GP-arrisku handiagoa zuten.
Edoskitzeak ez zuen GParekin lotura esanguratsurik adierazi.
GPa 4.
urtean proteinen eta karbohidratoen eta 7.
urtean karbohidratoen eta gantz aseen zein poliasegabeen kontsumoarekin areagotzen zen.
Paritateak jaiotzako GPa areagotzen zuen.
Gurasoen GMIa umeen GParekin lotzen zen adin guztietan.
Aitaren ikasketa-maila baxua jaiotzako GParekin eta ama atzerritarra izatea umeen 4.
urteko GParekin erlazionatzen ziren.
Aita erretzaileen umeek GPa edukitzeko arrisku handiagoa zuten 4.
eta 7.
urteetan, baina amaren tabako-kontsumoak ez zuen arriskua areagotzen.
Lan honetan jaiotza eta 7 urte bitarteko GParen prebalentzia oso altua dela aurkitu da.
Osasun-arazo garrantzitsu horri aurre egiteko neurri eraginkorrak hartu beharko lirateke, eta neurri horiek maila sozial guztietara iristen direla egiaztatu, maila sozial baxuetan arazo hau larriagoa baita.
Related Results
Bullying-aren eta pisuaren arteko harremana. Kausa-efektuaren noranzko biko berrikuspen bibliografikoa
Bullying-aren eta pisuaren arteko harremana. Kausa-efektuaren noranzko biko berrikuspen bibliografikoa
Sarrera: Eskola-jazarpena eta obesitatea bereziki larriak diren egoerak bilakatzen ari dira. Haurtzaroan nahiz nerabezaroan bullyinga jasateak, luzaroan kalte fisiko, psikologiko n...
Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa: berrikuspen sistematikoa
Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa: berrikuspen sistematikoa
Mundu-mailan, gainpisuaren eta obesitatearen prebalentzia areagotu da. Europan, 1980tik 2015era % 11,6 eta % 8,4 igo da, hurrenez hurren. Pisu-estigmak zenbait alorretan presente e...
Arkeologia eta auzolana. Hamar urteko esperientzia bat Nafarroan
Arkeologia eta auzolana. Hamar urteko esperientzia bat Nafarroan
Aranzadi Zientzia Elkarteak hainbat urteko esperientzia du Nafarroan arkeologia-egitasmoak aitzina eramaten, auzolanaren filosofian oinarritutako eredu batekin. Dinamika horiek ark...
Euskara elkarteak, berrogei urte herrigintzan
Euskara elkarteak, berrogei urte herrigintzan
Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortu zela lau hamarkada bete dituen urtean egin du euskara elkarteen mugimenduak hirugarren Kongresua. Artikuluan mugimenduak urteotan guztiota...
Espetxeko testuinguruan jaio nahiz hezi diren haurren atxikimenduaren garapena
Espetxeko testuinguruan jaio nahiz hezi diren haurren atxikimenduaren garapena
Presondegian bizi diren eta haiena ez den zigor bat jasaten ari diren haurren kopurua ez da txikia, eta giltzaperaturik bizitzeak haien garapen orokorrean eragin ditzakeen askotari...
Eskolako kanpo espazioaren eraldaketaren eragina Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengan
Eskolako kanpo espazioaren eraldaketaren eragina Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengan
Ikasleek 30 minutu inguru igarotzen dituzte jolastokian egunero, hauek askatasunez jolasteko eta mugitzeko aukera ematen dute, baina jolasteko edozein lekuk balio duen arren, garra...
CAFeko Euskara plana: nondik eta nora
CAFeko Euskara plana: nondik eta nora
CAFeko Euskara Planak 27 urte bete ditu. Gaurko egoerara iristeko 1970eko hamarkadan
hasi ziren lanean, euskara eskolak kudeatzen eta Planak estandarizatuko zituen lanak intuizioz ...
Eusko legegileak Toki autonomiaren inguruan egindako apustua: Toki autonomia Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean
Eusko legegileak Toki autonomiaren inguruan egindako apustua: Toki autonomia Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean
LABURPENA: Azken urteotan badirudi Toki Autonomia indarra galtzen joan dela beste printzipio batzuekin alderatuz, konkretuki aurrekontu egonkortasun eta finantza-jasangarritasunare...

