Javascript must be enabled to continue!
Kanpoko drainatze bentrikularraren ondoriozko konplikazio moduan agertzen diren bentrikulitisak
View through CrossRef
Sarrera: Bentrikulitisa garun-bentrikuluen infekzioa da eta kanpoko drainatze bentrikularra (KDB) ezartzearen konplikazio gisa ager daiteke. KDBa hainbat patologia neurologikoren ezinbesteko tratamendua da. KDBaren maneiuan eta bentrikulitisen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan aurrerakuntza nabariak egon diren arren, oraindik nahiko gatazkatsuak diren aztergaiak dira.
Helburua: KDBaren ondoriozko bentrikulitisaren jatorria eta arrisku-faktoreak zehaztea.
Metodologia: Bi zati ditu ikerketak: bilaketa bibliografikoa eta datu-basearen azterketa. Bigarren zatian atzerantz begirako ikerketa deskribatzaile bat egin da 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIUan, KDB bat ezarrita izan duten pazienteak barne hartzen dituena. Bentrikulitisen intzidentzia, eragile mikrobiologikoa eta arrisku-faktoreak (KDBa ezarrita izandako egunak, aurretiko antiagregazio- edo antikoagulazio-egoera, hilkortasuna, etab.) aztertu dira.
Emaitzak: Aztertutako 34 kasuetatik, guztiek izan dute KDBa ezarria eta % 20,6k bentrikulitisa garatu dute. KDBa ezartzearen arrazoiak odoljario subaraknoideoak (% 58,8), parenkima barneko edo bentrikulu barneko odoljarioak (% 35,4) eta drainatze bentrikulu-peritonealaren konplikazioak (% 5,8) izan dira. Pazienteek batez beste 11,5 egunez izan dute KDBa ezarria, % 58,88k 7 egun baino gehiagoz. Bentrikulitis-kasuen % 62,5ean eragilea Staphylococcus epidermidis izan da. Ez da heriotza-kasurik erregistratu bentrikulitisa garatu zutenen taldean.
Ondorioak: Donostiako Unibertsitate Ospitalean KDBaren ezarpenaren ondorioz garatzen diren bentrikulitisaren ehunekoa literaturan deskribatzen denarekin bat dator (% 20,6 vs % 1,9-36). KDBa 7 egunez baino gehiagoz ezarrita izatea (p = 0,013) arrisku-faktoretzat deskribatu da. Etorkizunean gaiaren inguruko ikerketa gehiago egiteko beharra ikusten da.
Title: Kanpoko drainatze bentrikularraren ondoriozko konplikazio moduan agertzen diren bentrikulitisak
Description:
Sarrera: Bentrikulitisa garun-bentrikuluen infekzioa da eta kanpoko drainatze bentrikularra (KDB) ezartzearen konplikazio gisa ager daiteke.
KDBa hainbat patologia neurologikoren ezinbesteko tratamendua da.
KDBaren maneiuan eta bentrikulitisen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan aurrerakuntza nabariak egon diren arren, oraindik nahiko gatazkatsuak diren aztergaiak dira.
Helburua: KDBaren ondoriozko bentrikulitisaren jatorria eta arrisku-faktoreak zehaztea.
Metodologia: Bi zati ditu ikerketak: bilaketa bibliografikoa eta datu-basearen azterketa.
Bigarren zatian atzerantz begirako ikerketa deskribatzaile bat egin da 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIUan, KDB bat ezarrita izan duten pazienteak barne hartzen dituena.
Bentrikulitisen intzidentzia, eragile mikrobiologikoa eta arrisku-faktoreak (KDBa ezarrita izandako egunak, aurretiko antiagregazio- edo antikoagulazio-egoera, hilkortasuna, etab.
) aztertu dira.
Emaitzak: Aztertutako 34 kasuetatik, guztiek izan dute KDBa ezarria eta % 20,6k bentrikulitisa garatu dute.
KDBa ezartzearen arrazoiak odoljario subaraknoideoak (% 58,8), parenkima barneko edo bentrikulu barneko odoljarioak (% 35,4) eta drainatze bentrikulu-peritonealaren konplikazioak (% 5,8) izan dira.
Pazienteek batez beste 11,5 egunez izan dute KDBa ezarria, % 58,88k 7 egun baino gehiagoz.
Bentrikulitis-kasuen % 62,5ean eragilea Staphylococcus epidermidis izan da.
Ez da heriotza-kasurik erregistratu bentrikulitisa garatu zutenen taldean.
Ondorioak: Donostiako Unibertsitate Ospitalean KDBaren ezarpenaren ondorioz garatzen diren bentrikulitisaren ehunekoa literaturan deskribatzen denarekin bat dator (% 20,6 vs % 1,9-36).
KDBa 7 egunez baino gehiagoz ezarrita izatea (p = 0,013) arrisku-faktoretzat deskribatu da.
Etorkizunean gaiaren inguruko ikerketa gehiago egiteko beharra ikusten da.
Related Results
Sare sozialak, euskalkiak ikertzeko baliabide gisa
Sare sozialak, euskalkiak ikertzeko baliabide gisa
Sarearen bidez egiten diren elkarrizketak aztertuko ditugu lan honetan ; aldi berean, jakin nahi dugu ea sare sozialak baliagarriak diren euskalkiak aztertzeko. Gisa honetan, sare ...
Txirristi Mirristi
Txirristi Mirristi
Ahozko tradizioaren bidea azaleratzearekin batera, etorkizunerako begirada planteatzen da. Ahozko tradizioaren garrantzia eta onurak oinarriztapen teoriko baten bidez ikustearekin ...
Pankreatitis akutua duen pazientearen artatzea
Pankreatitis akutua duen pazientearen artatzea
Pankreatitis akutua pankrearen gaixotasun onbera eta akutua da. Kasurik gehienetan arina izan ohi da, baina formarik larrienetan hilkortasun- eta konplikazio-tasa handiak izan ditz...
Euskal Herriko Kostaldean azkeneko hogei urteetan (1991-2009) Komunitate Fitobentikoetan izan diren egiturazko aldaketak: klima-aldaketak izan al du eraginik?
Euskal Herriko Kostaldean azkeneko hogei urteetan (1991-2009) Komunitate Fitobentikoetan izan diren egiturazko aldaketak: klima-aldaketak izan al du eraginik?
Azkeneko hiru hamarkadetan, ur-azaleko tenperaturak gora egin du gure kostaldean, bereziki udaberri eta uda sasoian. Halaxe dago jasota. Fitobenkton komunitateetan aldaketa nabarme...
Etxarrierako hitano-alokutiboa
Etxarrierako hitano-alokutiboa
Artikulu honetan Etxarri Aranazko euskaran erabiltzen den hikako moldearen nondik norakoak aztertzen dira. Lehen lehenik, hikako adizkiak eta alokutiboak deskribatu eta zein testui...
Hizkuntzaren jabekuntzaz Fontes-en
Hizkuntzaren jabekuntzaz Fontes-en
Lantxo honetan Fontes aldizkarian hizkuntzaren jabekuntzari buruz jarduten duten artikuluen bilketa eta artikulu horiei buruzko laburpen-iruzkinak egiten dira. Guztira, gaiarekin l...
Emakumeak eta nekazaritza-lana Egipto erromatarrean: ebidentziak eta isiluneak
Emakumeak eta nekazaritza-lana Egipto erromatarrean: ebidentziak eta isiluneak
Ikerketa historiografikoak Antzinateko emakume nekazariaren irudia baztertzeko joera izan du, neurri batean testigantza zuzenen urritasunagatik. Testuinguru horretan, K.a. I. eta K...
Larramendiren apologiaren XVIII. mendeko bizitza, edo zergatik ez den bibliografia lana ahaztu behar
Larramendiren apologiaren XVIII. mendeko bizitza, edo zergatik ez den bibliografia lana ahaztu behar
Lan honetan Larramendiren “apologia” izenaz ezagun den liburuak (De la antigüedad…) egilearen bizian izan zituen bi edizioak eta jasan zituen gorabeherak aztertu ditugu, beraren in...

