Javascript must be enabled to continue!
Pankreatitis akutua duen pazientearen artatzea
View through CrossRef
Pankreatitis akutua pankrearen gaixotasun onbera eta akutua da. Kasurik gehienetan arina izan ohi da, baina formarik larrienetan hilkortasun- eta konplikazio-tasa handiak izan ditzake. Kasu larri horietarako, oso garrantzitsua da espezialitate anitzeko protokolo bat izatea, maila ezberdinetan eman beharreko arreta hitzartua duena. Berrikuspen-lan honetan maila ezberdin bakoitzean eman beharreko arreta egokia deskribatzen da. Larrialdi Zerbitzuetan: Diagnostikoa egin, Analgesia egokia, Larritasun-mailaren balorazioa, Hidratazio egokia hasi. Ospitaleratze Unitateetan: Ezinbestekoa da pazientearen larritasuna modu kliniko eta analitikoan egiaztatzea, 12 orduan behin, lehen 48 orduetan. Edozein momentutan organo-gutxiegitasun datuak atzematen badira, pazientea Zainketa Intentsiboen Unitatean artatu behar da. Horretaz gain, honako neurri hauek hartuko dira: analgesia mantendu, hidratazio egokia eman, elikadura hasi, sabelalde barneko presioa neurtu, erradiologiaprobak egin. Antibiotiko enpirikoaren erabilera ez da gomendatzen. Kirurgiarako indikazioak: Tratamendu medikoarekin konpontzen ez den sabelalde barneko presioaren igoera larria, nekrosi infektatua (neurri minimoki inbaditzaileez saia liteke lehen urrats moduan, edo step-up estrategia), hesteen zulaketa, hemorragia akutua (erradiologia interbentzionista erabiltzen da normalean). Ondorioak: Pankreatitis akutua gaixotasun arina da gehienetan, baina kasurik larrienetan hilkortasun- eta konplikazio-tasa altua ditu. Horiek artatzeko protokolo bat izatea eta parte hartzen duten espezialista ezberdinen elkarlana ezinbestekoa da.
Title: Pankreatitis akutua duen pazientearen artatzea
Description:
Pankreatitis akutua pankrearen gaixotasun onbera eta akutua da.
Kasurik gehienetan arina izan ohi da, baina formarik larrienetan hilkortasun- eta konplikazio-tasa handiak izan ditzake.
Kasu larri horietarako, oso garrantzitsua da espezialitate anitzeko protokolo bat izatea, maila ezberdinetan eman beharreko arreta hitzartua duena.
Berrikuspen-lan honetan maila ezberdin bakoitzean eman beharreko arreta egokia deskribatzen da.
Larrialdi Zerbitzuetan: Diagnostikoa egin, Analgesia egokia, Larritasun-mailaren balorazioa, Hidratazio egokia hasi.
Ospitaleratze Unitateetan: Ezinbestekoa da pazientearen larritasuna modu kliniko eta analitikoan egiaztatzea, 12 orduan behin, lehen 48 orduetan.
Edozein momentutan organo-gutxiegitasun datuak atzematen badira, pazientea Zainketa Intentsiboen Unitatean artatu behar da.
Horretaz gain, honako neurri hauek hartuko dira: analgesia mantendu, hidratazio egokia eman, elikadura hasi, sabelalde barneko presioa neurtu, erradiologiaprobak egin.
Antibiotiko enpirikoaren erabilera ez da gomendatzen.
Kirurgiarako indikazioak: Tratamendu medikoarekin konpontzen ez den sabelalde barneko presioaren igoera larria, nekrosi infektatua (neurri minimoki inbaditzaileez saia liteke lehen urrats moduan, edo step-up estrategia), hesteen zulaketa, hemorragia akutua (erradiologia interbentzionista erabiltzen da normalean).
Ondorioak: Pankreatitis akutua gaixotasun arina da gehienetan, baina kasurik larrienetan hilkortasun- eta konplikazio-tasa altua ditu.
Horiek artatzeko protokolo bat izatea eta parte hartzen duten espezialista ezberdinen elkarlana ezinbestekoa da.
.
Related Results
Hereditäre Pankreatitis
Hereditäre Pankreatitis
Bei einer wesentlichen Anzahl von Patienten mit chronischer Pankreatitis lassen sich genetische und vererbbare Ursachen nachweisen. An eine hereditäre bzw. genetisch bedingte Pankr...
Ernährung, Probiotika, Antibiotika, antioxidative Therapie, Endoskopie bei chronischer Pankreatitis
Ernährung, Probiotika, Antibiotika, antioxidative Therapie, Endoskopie bei chronischer Pankreatitis
Die Behandlung der chronischen Pankreatitis ist stadiengerecht und beinhaltet mehrere Arme: Schmerztherapie, wenn möglich je nach Pathogenese der Schmerzen; Therapie der Komplikati...
Pankreatitis Akut
Pankreatitis Akut
Dilaporkan suatu kasus seorang laki-laki 42 tahun dengan diagnosis Pankreatitis akut dan Cholelitiasis. Pasien masuk rumah sakit dengan keluhan nyeri perut. Dari anamnesa dan pemer...
STUDI KASUS IMPLEMENTASI TERAPI NON-FARMAKOLOGI: TERAPI GENGGAM JARI TERHADAP PASIEN NYERI DENGAN PANKREATITIS
STUDI KASUS IMPLEMENTASI TERAPI NON-FARMAKOLOGI: TERAPI GENGGAM JARI TERHADAP PASIEN NYERI DENGAN PANKREATITIS
Gambaran klinis yang paling umum terjadi pada pankreatitis adalah nyeri. Tingkat nyeri dapat diminimalkan dengan salah satu teknik non farmakologis yaitu terapi genggam jari. Tujua...
Die chronische Pankreatitis – eine Präkanzerose?
Die chronische Pankreatitis – eine Präkanzerose?
Etwa 5% der Patienten mit chronischer Pankreatitis werden an einem Pankreaskarzinom erkranken. Da viele Patienten mit chronischer Pankreatitis Zigarettenraucher sind, kann die mali...
Interventionelle Techniken am Pankreasgangsystem
Interventionelle Techniken am Pankreasgangsystem
Interventionelle Techniken am Pankreasgang umfassen Sphinkterotomie, Steinentfernung, Steindesintegration durch extrakorporale Stoβwellenlithotripsie (ESWL) und Einlage von Endopro...
Pankreaskarzinom?
Pankreaskarzinom?
Wir berichten über einen 71-jährigen Patienten mit Verdacht auf Pankreaskarzinom bei raumforderndem Prozess im Pankreaskopfbereich. Intraoperativ konnte der Karzinomverdacht nicht ...
Ingurumen-zarata eta osasuna
Ingurumen-zarata eta osasuna
Lan honek zaratak pertsonen osasunean duen eraginaren inguruko ebidentzia zientifikoa biltzea du helburu. Bertan aztergai izan dira zaratak sistema kardiobaskularrean eta, zehazki,...

