Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa: berrikuspen sistematikoa

View through CrossRef
Mundu-mailan, gainpisuaren eta obesitatearen prebalentzia areagotu da. Europan, 1980tik 2015era % 11,6 eta % 8,4 igo da, hurrenez hurren. Pisu-estigmak zenbait alorretan presente egoten jarraitzen du, obesitatea duten banakoak askotan estigmatizatuak izanik eta generoaren araberako ezberdintasun nabarmenak aurkiturik. Ebidentzia hori kontrastatzeko helburuarekin, hainbat datu-basetan gauzatutako bilaketetan oinarritu da berrikuspen hau; osotara 28 artikulu enpiriko aztertu dira, gainpisua edo obesitatea duten emakume eta gizonen estigmatizaziobizipenak alderatzeko. Emaitzek erakutsi dutenaren arabera, gehiegizko pisua duten emakumeek pisu-estigma bizitzeaz gain genero-ezberdintasunei ere aurre egin behar izaten diete, bizitzako alor ezberdinetan. Aurkikuntza hauek bat egiten dute aurretik argitaratutako zenbait ebidentziarekin, eta inplikazio garrantzitsuak dituzte gainpisua eta obesitatea daukaten emakumeen eguneroko bizitza hobetzeari begira.
Title: Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa: berrikuspen sistematikoa
Description:
Mundu-mailan, gainpisuaren eta obesitatearen prebalentzia areagotu da.
Europan, 1980tik 2015era % 11,6 eta % 8,4 igo da, hurrenez hurren.
Pisu-estigmak zenbait alorretan presente egoten jarraitzen du, obesitatea duten banakoak askotan estigmatizatuak izanik eta generoaren araberako ezberdintasun nabarmenak aurkiturik.
Ebidentzia hori kontrastatzeko helburuarekin, hainbat datu-basetan gauzatutako bilaketetan oinarritu da berrikuspen hau; osotara 28 artikulu enpiriko aztertu dira, gainpisua edo obesitatea duten emakume eta gizonen estigmatizaziobizipenak alderatzeko.
Emaitzek erakutsi dutenaren arabera, gehiegizko pisua duten emakumeek pisu-estigma bizitzeaz gain genero-ezberdintasunei ere aurre egin behar izaten diete, bizitzako alor ezberdinetan.
Aurkikuntza hauek bat egiten dute aurretik argitaratutako zenbait ebidentziarekin, eta inplikazio garrantzitsuak dituzte gainpisua eta obesitatea daukaten emakumeen eguneroko bizitza hobetzeari begira.

Related Results

Ariketa fisikoa eta depresioa komunitatean bizi diren hirugarren adineko adinduetan: berrikuspen sistematikoa
Ariketa fisikoa eta depresioa komunitatean bizi diren hirugarren adineko adinduetan: berrikuspen sistematikoa
Azken urteetan bizi-itxaropena handituz joan da. Zahartzaroarekin batera aldaketak ikusten dira adinduen gaitasunetan. Adibidez, arlo mental eta funtzionaleko aldaketek eta jarduer...
«Ez da mattetzen erakutsi». Azpeitia, hitanoa eta generoen arteko arrakala
«Ez da mattetzen erakutsi». Azpeitia, hitanoa eta generoen arteko arrakala
Hitanoaren erabileran alde handia dago igorlearen nahiz hartzailearen generoaren arabera: joera orokortua da hika gutxiago egiten dutela emakumeek, eta egiten zaiela emakumeei, eta...
Gorputz-irudiaren eragina erditze osteko depresioan: berrikuspen sistematikoa
Gorputz-irudiaren eragina erditze osteko depresioan: berrikuspen sistematikoa
Erditze osteko depresioaren mundu-mailako prebalentzia % 10-20an estimaturik dago. Horrek osasun publikorako ardura bilakatu du. Gaur egungo gizartean gorputz-irudiari garrantzi ha...
COVID iraunkorraren sindromearen profil neuropsikologikoa: berrikuspen sistematikoa
COVID iraunkorraren sindromearen profil neuropsikologikoa: berrikuspen sistematikoa
COVID iraunkorraren sindromea gaixotasun multisistemiko bat da, zeinetan sintoma neuropsikologikoak pazienteen kexa nagusienetakoa diren. Gaixotasun honen profil neuropsikologikoar...
Bullying-aren eta pisuaren arteko harremana. Kausa-efektuaren noranzko biko berrikuspen bibliografikoa
Bullying-aren eta pisuaren arteko harremana. Kausa-efektuaren noranzko biko berrikuspen bibliografikoa
Sarrera: Eskola-jazarpena eta obesitatea bereziki larriak diren egoerak bilakatzen ari dira. Haurtzaroan nahiz nerabezaroan bullyinga jasateak, luzaroan kalte fisiko, psikologiko n...
Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo
Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo
Euskararen biziberritze-prozesuan hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ari dira garatzen aldi berean. Ezagutzari dagokionean, espero zena baino gehiago hazi dela esan daiteke, eta e...
Euskararen egoera Oarsoaldeko lan-munduan
Euskararen egoera Oarsoaldeko lan-munduan
Oarsoaldea eskualdea ardatz hartuta, arlo sozioekonomikoan euskararen egoera zein den jasotzea helburu izan duen ikerketa baten parte da artikulu honetan eskaintzen den emaitza. Eu...
Ikasleen arrazoibide kognitiboa aztertzeko euskarazko proba. Ezaugarriak eta sexuaren araberako desberdintasunak
Ikasleen arrazoibide kognitiboa aztertzeko euskarazko proba. Ezaugarriak eta sexuaren araberako desberdintasunak
A pesar de que en Europa los tests para la evaluación de las capacidades cognitivas son los más utilizados, no existe hasta el momento una batería de pruebas de razonamiento en eus...

Back to Top