Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo

View through CrossRef
Euskararen biziberritze-prozesuan hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ari dira garatzen aldi berean. Ezagutzari dagokionean, espero zena baino gehiago hazi dela esan daiteke, eta erabileraren alorrean ezin ukatuzkoa da irabazi kualitatiboa, espazio sozialetan, gai espezializatuetan, eta estandarizazio kulturalean asko hazi baita. Euskal Herriko kaleetan egiten den euskararen erabileraren bilakaerak, ordea, frustrazioa sortzen du. Baina, arretaz begiratu behar zaie, nahia eta errealitatea baldintzatzen duten ezaugarriei. Kontuan izan behar dira gizartea eraldatu eta erabilera mugatzen duten gizartearen ezaugarri soziologikoak; demografikoak (biztanleriaren zahartzea, egiturazko migrazio-mugimenduak, lurralde desberdinetako euskaldunen dentsitateak), teknologikoak (komunikazio-modu eta produktu berriak), ekonomikoak eta kulturalak. Aurrerantzean ere, hizkuntza-politikak diseinatzeko orduan, arretaz aztertu beharko dira honako elementu hauek: etorkinen integrazioa ziurra ala ahula den, enplegu-munduko berriak zein diren, hezkuntzaren segregazio potentziala, goranzko mugikortasunaren ahultzea, klase sozialen araberako praktika linguistikoak eta, euskara tarteko, euskal elite mugatu berri baten arriskua. Horiek guztiak kontuan izanda, eta sor daitekeen gatazka politikoaren arriskua alboratuz, hartu beharko dira erabakiak, ahalik eta gizarte kohesionatu zabalenean oinarritutako euskararen biziberritze-plangintza diseinatzeko. • Hitz gakoak: euskara, immigrazioa, hizkuntza-plangintza, klase soziala.
Title: Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo
Description:
Euskararen biziberritze-prozesuan hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ari dira garatzen aldi berean.
Ezagutzari dagokionean, espero zena baino gehiago hazi dela esan daiteke, eta erabileraren alorrean ezin ukatuzkoa da irabazi kualitatiboa, espazio sozialetan, gai espezializatuetan, eta estandarizazio kulturalean asko hazi baita.
Euskal Herriko kaleetan egiten den euskararen erabileraren bilakaerak, ordea, frustrazioa sortzen du.
Baina, arretaz begiratu behar zaie, nahia eta errealitatea baldintzatzen duten ezaugarriei.
Kontuan izan behar dira gizartea eraldatu eta erabilera mugatzen duten gizartearen ezaugarri soziologikoak; demografikoak (biztanleriaren zahartzea, egiturazko migrazio-mugimenduak, lurralde desberdinetako euskaldunen dentsitateak), teknologikoak (komunikazio-modu eta produktu berriak), ekonomikoak eta kulturalak.
Aurrerantzean ere, hizkuntza-politikak diseinatzeko orduan, arretaz aztertu beharko dira honako elementu hauek: etorkinen integrazioa ziurra ala ahula den, enplegu-munduko berriak zein diren, hezkuntzaren segregazio potentziala, goranzko mugikortasunaren ahultzea, klase sozialen araberako praktika linguistikoak eta, euskara tarteko, euskal elite mugatu berri baten arriskua.
Horiek guztiak kontuan izanda, eta sor daitekeen gatazka politikoaren arriskua alboratuz, hartu beharko dira erabakiak, ahalik eta gizarte kohesionatu zabalenean oinarritutako euskararen biziberritze-plangintza diseinatzeko.
• Hitz gakoak: euskara, immigrazioa, hizkuntza-plangintza, klase soziala.

Related Results

North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">&Pi;&Eta;&Lambda;&Iota;&Nu;&Alpha; &Iota;&Gamma;&Delta...
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak...
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
<p><font size="3"><span class="A1"><span style="font-family: 'Times New Roman','serif'">&Epsilon;&Nu;&Alpha; &Lambda;&Alpha;&Nu;&...
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiare...
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azala gizakion organorik handiena da, eta bertako lesioak, hala nola erredurak, gizartean geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Erredurak hainbat kausaren ondorio izan d...
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
 kerketa honen helburua Gipuzkoako umeen pisuaren joera jaiotzetik 7 urtetara bitartean aztertzea zen, gurasoen ezaugarri soziodemografikoen eta antropometrikoen eragina aztertuz. ...
Nazio kulturalaz ohar zenbait
Nazio kulturalaz ohar zenbait
Euskal Herria —euskararen herria— nazio etniko eta kulturala eta, aldi berean, zibikoa ere badela enuntziatu eta, besteak beste, Todorov, Artaud, Rousseau, Connor eta Tonniesek dio...

Back to Top