Javascript must be enabled to continue!
Nazio kulturalaz ohar zenbait
View through CrossRef
Euskal Herria —euskararen herria— nazio etniko eta kulturala eta, aldi berean, zibikoa ere badela enuntziatu eta, besteak beste, Todorov, Artaud, Rousseau, Connor eta Tonniesek diotenaren argitan mugatu ondoren, ethnosen eta demosen arteko bereizketa zertan datzan zehazten da lan honetan. Ethnosek herri-subiranotasuna du iturri; demosek, aldiz, hiri-subiranotasuna. Biak gauzatzen dira komunitate politiko batean, nola estatuak eraikitako nazio asmatuan hala estaturik gabeko nazio historiko batean. Bi kontzeptu horiek zein neurritan diren bateragarriak, zeinetan ez, da arazoa, batez ere, gizarte-fenomenoen transbertsalitateak herrien autodeterminatzeko eskubidetik hiritarren erabakitzeko eskubiderako jauzia eman duen une historiko honetan. Arazo hau agerikoa da beren estatu edo errepublika independentea eraiki nahi duten Euskal Herriaren eta Kataluniaren kasuan. Hiritartasunak bere erroak estatuan ditu. Eta estatuak, bere lurralde-batasuna arriskuan ikusten duenean, nazio menperatuetan bi komunitateren arteko mamua pizten du. Ondorioetan, eraikitzear dagoen Euskal Herri independente batean, ezinbesteko oinarritzat jotzen dira, besteak beste, euskararen berreskurapena eta lurralde-batasuna. Eta, bide batez, estatu-nazioak krisian sartuta daudela eta askapen nazionalak goraka doazela gogoratzen da. Europan XX. mende hasieran 24 estatu ziren eta egun 50etik gora dira.
Title: Nazio kulturalaz ohar zenbait
Description:
Euskal Herria —euskararen herria— nazio etniko eta kulturala eta, aldi berean, zibikoa ere badela enuntziatu eta, besteak beste, Todorov, Artaud, Rousseau, Connor eta Tonniesek diotenaren argitan mugatu ondoren, ethnosen eta demosen arteko bereizketa zertan datzan zehazten da lan honetan.
Ethnosek herri-subiranotasuna du iturri; demosek, aldiz, hiri-subiranotasuna.
Biak gauzatzen dira komunitate politiko batean, nola estatuak eraikitako nazio asmatuan hala estaturik gabeko nazio historiko batean.
Bi kontzeptu horiek zein neurritan diren bateragarriak, zeinetan ez, da arazoa, batez ere, gizarte-fenomenoen transbertsalitateak herrien autodeterminatzeko eskubidetik hiritarren erabakitzeko eskubiderako jauzia eman duen une historiko honetan.
Arazo hau agerikoa da beren estatu edo errepublika independentea eraiki nahi duten Euskal Herriaren eta Kataluniaren kasuan.
Hiritartasunak bere erroak estatuan ditu.
Eta estatuak, bere lurralde-batasuna arriskuan ikusten duenean, nazio menperatuetan bi komunitateren arteko mamua pizten du.
Ondorioetan, eraikitzear dagoen Euskal Herri independente batean, ezinbesteko oinarritzat jotzen dira, besteak beste, euskararen berreskurapena eta lurralde-batasuna.
Eta, bide batez, estatu-nazioak krisian sartuta daudela eta askapen nazionalak goraka doazela gogoratzen da.
Europan XX.
mende hasieran 24 estatu ziren eta egun 50etik gora dira.
Related Results
Urumeako zilegimendietako toponimia: zenbait ohar
Urumeako zilegimendietako toponimia: zenbait ohar
Artikuluaren mintzagaia Urumeako zilegimendietako toponimia doktorego tesia da. Ikerlan horretan aztertzen den lurraldea Gipuzkoako ipar-sortaldean dago. Donostia, Hernani eta Urni...
Etxebizitzaren arazoa eta kooperatibismoa: zenbait hausnarketa
Etxebizitzaren arazoa eta kooperatibismoa: zenbait hausnarketa
Artikulu honetan etxebizitza-kooperatiben gaiari helduko zaio, beti ere EAEn bizi dugun etxebizitzaren arazoaren eta aplikatzen den etxebizitza-politikaren testuinguruan. Honela, l...
Gerra iraultzailetik nazionalismo iraultzailera. Nazio-arazoaren eta biolentziaren inguruko hausnarketaren garapena ETAn (1958-1970)
Gerra iraultzailetik nazionalismo iraultzailera. Nazio-arazoaren eta biolentziaren inguruko hausnarketaren garapena ETAn (1958-1970)
Badaude gertakizun batzuk euskal nazionalismoaren historian inflexio-puntuak ezarri dituztenak. Haietako bat 1958an gertatu zen. Urte horretan euskal nazionalismoa ulertzeko, azalt...
Joxe Azurmendiren ebidentziak: trantsizioaren mitologia
Joxe Azurmendiren ebidentziak: trantsizioaren mitologia
Azurmendiren ebidentzia pertsonal eta familiarretatik abiaturik —esaterako, bi osaba tropa nafarrek fusilatuak, eta aita txiripaz libratua jauntxo karlista bati esker—, eta haiek e...
Alphonsa Rodriguez Jesusen Compagnhaco aitaren guiristhinho perfeccioniaren praticaren pparte bat (1782). Edizioa eta azterketa
Alphonsa Rodriguez Jesusen Compagnhaco aitaren guiristhinho perfeccioniaren praticaren pparte bat (1782). Edizioa eta azterketa
Hogeita hamar urte badu frantsesetik itzuli liburu honen bigarren mendeurrena Euskaltzaindiak Donaixti-Ibarren ospatu zuenetik; harako hartan Piarres Lafittek Ibarre herriko aspald...
Oztibarreko mintzoaz eta haren lexikoaz
Oztibarreko mintzoaz eta haren lexikoaz
Saioak hasieran Baxenabarreko euskaraz dagoen ikuspegi orokorra aurkezten du eta Hazparnek ezker-eskuin eta goi-behe hizkuntzaren aldetik ukan duen eraginaz proposamen bat egiten. ...
Nola erabili itzulpena euskarazko irakaskuntza elebi/eleaniztunean: testuliburu bateko adibideen azterketa eta proposamen didaktiko zenbait
Nola erabili itzulpena euskarazko irakaskuntza elebi/eleaniztunean: testuliburu bateko adibideen azterketa eta proposamen didaktiko zenbait
Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzatik baztertuta egon da, izan ere, indarrean izan diren metodoek hizkuntzak modu bereizian irakatsi beharra azpimarratu dute haien arteko interferen...
Oinarri komunitarioko kooperatiben eskalatze eta erreplikarako gakoak: komunalizazioa aztergai
Oinarri komunitarioko kooperatiben eskalatze eta erreplikarako gakoak: komunalizazioa aztergai
Jarraian aurkezten den ikerketa lanak Euskal Herri mailan trantsizio ekosozialari begira estrategikotzat jotako zenbait sektoretan komunak (commons) garatzeko edo mankomunatzeko (...

