Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora

View through CrossRef
Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiaren ezaugarri eta larritasuna desberdinak izan daitezkeelako hizkuntza bakoitzean, eta b) hizkuntza bakarrean bideratutako logopedia-tratamenduak hizkuntza ez-tratatuan eragin mugatua duelako eta berau baldintza zehatz batzuetan bakarrik aurkezten delako. Lan honetan afasia duten hiztun elebidunen azterketa eta esku-hartzearen inguruko ebidentzia zientifikoa eta praktika klinikoa alderatu nahi izan ditugu.Material eta metodoak:ESI Donostialdeko Errehabilitazio Zerbitzuko profesionalek afasiadun hiztun elebidunekiko dituzten praktika klinikoen inguruko azterketa kualitatibo bat egin dugu galdetegi baten bidez.Emaitzak:Profesionalek eskainitako informazioaren arabera, afasia elebidunaren azterketa eta tratamendua hizkuntza bakarrean bideratzen da. Tratamenduari dagokion hizkuntzaren aukeraketan jarraitutako irizpideak askotarikoak dira profesionalen artean eta, oro har, ez dute hizkuntzen arteko tratamenduaren balizko transferentzia bermatzen ezta egiaztatzen. Parte hartu duten mediku gehienek uste dute afasiadun hiztun elebidunek jasotzen duten arreta klinikoa elebakarrena baino eskasagoa dela, logopedek ez bezala.Eztabaida eta ondorioak:Errehabilitazio Zerbitzuko profesionalek eskainitako informazioak iradokitzen du afasia eta elebitasunaren inguruan daukagun ebidentzia zientifikoa ez dela oraindik praktika klinikoan behar bezala txertatu. Arreta klinikoa hobetzeko profesionalek azpimarratutako alderdien artean, hizkuntza-gaitasuna lanpostuetara egokitzearen beharra, euskarara egokitutako probak eskuragarri izatea eta ikerketaren beharra nabarmendu ditzakegu.Gaur egun dugun ebidentzia zientifikoarekin, hizkuntza bakarrean bideratutako afasiaren azterketa eta tratamenduak ez dauka inongo justifikazio kliniko ez etikorik. Afasiadun hiztunei zuzendutako arreta klinikoa erabiltzaileak hitz egiten dituen hizkuntza guztietan bermatu behar da, ahalik eta errekuperazio kognitibo eta funtzional altuena bermatzeko, eta esku-hartzearen balizko eragin negatiboak saihesteko.
Title: Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Description:
Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiaren ezaugarri eta larritasuna desberdinak izan daitezkeelako hizkuntza bakoitzean, eta b) hizkuntza bakarrean bideratutako logopedia-tratamenduak hizkuntza ez-tratatuan eragin mugatua duelako eta berau baldintza zehatz batzuetan bakarrik aurkezten delako.
Lan honetan afasia duten hiztun elebidunen azterketa eta esku-hartzearen inguruko ebidentzia zientifikoa eta praktika klinikoa alderatu nahi izan ditugu.
Material eta metodoak:ESI Donostialdeko Errehabilitazio Zerbitzuko profesionalek afasiadun hiztun elebidunekiko dituzten praktika klinikoen inguruko azterketa kualitatibo bat egin dugu galdetegi baten bidez.
Emaitzak:Profesionalek eskainitako informazioaren arabera, afasia elebidunaren azterketa eta tratamendua hizkuntza bakarrean bideratzen da.
Tratamenduari dagokion hizkuntzaren aukeraketan jarraitutako irizpideak askotarikoak dira profesionalen artean eta, oro har, ez dute hizkuntzen arteko tratamenduaren balizko transferentzia bermatzen ezta egiaztatzen.
Parte hartu duten mediku gehienek uste dute afasiadun hiztun elebidunek jasotzen duten arreta klinikoa elebakarrena baino eskasagoa dela, logopedek ez bezala.
Eztabaida eta ondorioak:Errehabilitazio Zerbitzuko profesionalek eskainitako informazioak iradokitzen du afasia eta elebitasunaren inguruan daukagun ebidentzia zientifikoa ez dela oraindik praktika klinikoan behar bezala txertatu.
Arreta klinikoa hobetzeko profesionalek azpimarratutako alderdien artean, hizkuntza-gaitasuna lanpostuetara egokitzearen beharra, euskarara egokitutako probak eskuragarri izatea eta ikerketaren beharra nabarmendu ditzakegu.
Gaur egun dugun ebidentzia zientifikoarekin, hizkuntza bakarrean bideratutako afasiaren azterketa eta tratamenduak ez dauka inongo justifikazio kliniko ez etikorik.
Afasiadun hiztunei zuzendutako arreta klinikoa erabiltzaileak hitz egiten dituen hizkuntza guztietan bermatu behar da, ahalik eta errekuperazio kognitibo eta funtzional altuena bermatzeko, eta esku-hartzearen balizko eragin negatiboak saihesteko.

Related Results

SILÊNCIO NA AFASIA
SILÊNCIO NA AFASIA
Identificar o silêncio na linguagem da pessoa com afasia é o primeiro objetivo que move a escrita desta tese. Mais especificamente, é objetivo deste trabalho descrever o silêncio, ...
OS IMPACTOS DA AFASIA NA ATIVIDADE FÍSICA DA PESSOA IDOSA
OS IMPACTOS DA AFASIA NA ATIVIDADE FÍSICA DA PESSOA IDOSA
A afasia se caracteriza por alterações na linguagem decorrentes de lesões cerebrais no sistema nervoso central que podem ocasionar a modificação dos papéis sociais anteriormente ad...
Los apéndices comprobativos en la afasia fluente
Los apéndices comprobativos en la afasia fluente
Este trabajo tiene dos objetivos, (i) caracterizar las funciones de los apéndices comprobativos en dos hablantes con afasia fluente y (ii) contrastar estos resultados con los de do...
Complejidad del lenguaje y retos en la neurorehabilitación en afasia
Complejidad del lenguaje y retos en la neurorehabilitación en afasia
La afasia la definimos como un trastorno adquirido del lenguaje que impacta la comunicación, el estado emocional, lectura y escritura, la calidad de vida y la identidad personal de...
PENERAPAN METODE STIMULASI MULTIMODAL PADA PASIEN GANGGUAN BAHASA AFASIA KONDUKSI PASCASTROK
PENERAPAN METODE STIMULASI MULTIMODAL PADA PASIEN GANGGUAN BAHASA AFASIA KONDUKSI PASCASTROK
Afasia adalah gangguan bahasa akibat kerusakan pada bagian otak yang bertanggung jawab dalam pemrosesan bahasa. Kasus afasia dapat ditangani dengan metode stimulasi multimodal. Pen...
Reorganização da linguagem de um sujeito com afasia
Reorganização da linguagem de um sujeito com afasia
RESUMO: Objetivamos, neste trabalho, discorrer sobre a linguagem na afasia. Para tanto, apresentaremos um recorte da dissertação de mestrado intitulada: INTERAÇÃO VERBAL E ES...
Afasias y TDAH en Salud Pública
Afasias y TDAH en Salud Pública
La afasia es un problema médico causado por un daño en las partes del cerebro responsables del lenguaje. Para la mayoría de las personas, estas áreas están del lado izquierdo del c...
Eibar eta Oleta herrietako hikako tratamenduak
Eibar eta Oleta herrietako hikako tratamenduak
Artikulu honetan bizkaieraren eremuko bi azpieuskalkiren hikako tratamenduei buruzko azterlan txiki bat aurkezten da. Datuak biltzeko, egileak bi herritara jo du: Oleta (Araba) eta...

Back to Top