Javascript must be enabled to continue!
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan: Euskal Herriko eskola bateko B eta D ereduak
View through CrossRef
Content and Language Integrated Learning (CLIL) fokatzeak garrantzi handia hartu du Europan. Aldiz, ez dago adostasunik CLILen emaitzak positiboak diren baieztatzeko. EAE-ko B eta D ereduak ikasle askorentzat CLIL irakaskuntza bezala sailkatzen direla kontuan hartuta, lan honek helburu bikoitza dauka. Batetik, eredu horietan irakasleek ulermena errazteko martxan jartzen dituzten estrategiak zein eta nolakoak diren aztertzea, eta bestetik, ulermenaren inguruko irakasle eta ikasleen pertzepzioak biltzea. Ikerketa DBHko B eta D ereduko edukizko irakasgaietako hainbat ikasle eta irakaslerekin gauzatu da. Guztira 123 ikasle eta 8 irakasle aztertu dira, osotara 12 klase behatuz. Guztira bi erreminta kualitatibo erabili dira, batetik, ulermena errazteko estrategiak identifikatzeko eta deskribatzeko txantiloia, eta bestetik, irakasle zein ikasleen ulermenari buruzko pertzepzioak jasotzeko bat-bateko elkarrizketak. Ondorioztatu denez, irakasleak kontziente dira ikasleek ulermenean dauzkaten gabeziez, eta askok estrategia andana jartzen du martxan ulermena bermatzeko. Estrategiak modu egokian bideratzen direnean eraginkorrak dira ulermena errazten, eta aldamio pedagogikoa eskaintzen dute. Pertzepzioen kasuan, ikasleek estrategia gehiagoren falta sumatzen dute, eta lanketa praktikoago baten nahia ere azpimarratzen da.
Title: Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan: Euskal Herriko eskola bateko B eta D ereduak
Description:
Content and Language Integrated Learning (CLIL) fokatzeak garrantzi handia hartu du Europan.
Aldiz, ez dago adostasunik CLILen emaitzak positiboak diren baieztatzeko.
EAE-ko B eta D ereduak ikasle askorentzat CLIL irakaskuntza bezala sailkatzen direla kontuan hartuta, lan honek helburu bikoitza dauka.
Batetik, eredu horietan irakasleek ulermena errazteko martxan jartzen dituzten estrategiak zein eta nolakoak diren aztertzea, eta bestetik, ulermenaren inguruko irakasle eta ikasleen pertzepzioak biltzea.
Ikerketa DBHko B eta D ereduko edukizko irakasgaietako hainbat ikasle eta irakaslerekin gauzatu da.
Guztira 123 ikasle eta 8 irakasle aztertu dira, osotara 12 klase behatuz.
Guztira bi erreminta kualitatibo erabili dira, batetik, ulermena errazteko estrategiak identifikatzeko eta deskribatzeko txantiloia, eta bestetik, irakasle zein ikasleen ulermenari buruzko pertzepzioak jasotzeko bat-bateko elkarrizketak.
Ondorioztatu denez, irakasleak kontziente dira ikasleek ulermenean dauzkaten gabeziez, eta askok estrategia andana jartzen du martxan ulermena bermatzeko.
Estrategiak modu egokian bideratzen direnean eraginkorrak dira ulermena errazten, eta aldamio pedagogikoa eskaintzen dute.
Pertzepzioen kasuan, ikasleek estrategia gehiagoren falta sumatzen dute, eta lanketa praktikoago baten nahia ere azpimarratzen da.
Related Results
EFL Pre-Service Teachers’ Perceptions of CLIL
EFL Pre-Service Teachers’ Perceptions of CLIL
This study aims to investigate EFL pre-service teachers’ perceptions of CLIL concerning what CLIL is, what CLIL provides, what CLIL requires, who should implement CLIL, and where C...
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">ΠΗΛΙΝΑ ΙΓ&Delta...
Antzuola Herri Eskola. Eskola ongizatearen eraikuntzan kontzeptua mugatuz eta zabalduz
Antzuola Herri Eskola. Eskola ongizatearen eraikuntzan kontzeptua mugatuz eta zabalduz
Hezkuntzako erronka nagusienetako bat egungo aniztasunari modu positiboan aurre egin eta inklusiora bidea irekitzea da. Bide honetan, hezkuntzako marko legalak dio gizabanakoen ong...
The impact of CLIL and EFL instruction on learners' WM and executive functions
The impact of CLIL and EFL instruction on learners' WM and executive functions
Το θέμα της παρούσας διδακτορικής διατριβής είναι να διερευνήσει εάν δύο μορφές δίγλωσσης εκπαίδευσης υπό τις συνθήκες που εφαρμόζονται στο ελληνικό εκπαιδευτικό πλαίσιο μπορούν να...
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak...
Diversity, equity, and inclusion (DEI) of CLIL pedagogy and globalisation in Japan
Diversity, equity, and inclusion (DEI) of CLIL pedagogy and globalisation in Japan
Abstract
The paper discusses the potential of CLIL (Content and Language Integrated Learning) pedagogy in the current
practice of ELT (English Language Teach...
Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean
Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean
Aurkezten dugun lanaren helburua 2009tik aurrera garatu den Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak aztertzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko...
EUSKAL HERRIKO ETXEGINTZA: ANALISI ALDERATUA
EUSKAL HERRIKO ETXEGINTZA: ANALISI ALDERATUA
Ikerlan honetan Euskal Herri osorako et xegint zaren panoramika landu nahi izan da. Horretarako, etxebizitza berriaren eraikuntza za eta bere prezioa hartu dira kontuan. Euskal Her...

