Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean

View through CrossRef
Aurkezten dugun lanaren helburua 2009tik aurrera garatu den Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak aztertzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko kasu azterketa baten bidez; lan hau “Hezkuntza Berrikuntza eta Aniztasuna: Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpena Euskal Eskolen Ekosistemari Lehen Hezkuntzako etapan” EHUko ikerketaren hasierako fasean kokatzen da. Izaera metodologiko kualitatiboa duen ikerketa hau tresnak balioesteko froga pilotua izango da eta bertan elkarrizketa eta focus group-erako gidoien funtzionamendua probatuko da, doikuntzaren bat egin behar den ikusteko. Emaitzek elkarrizketa eta focus group-etik eratorritako datu esanguratsuak biltzen dituzte Ikasteko Kooperatu, Kooperatzen Ikasi Programaren (IK/KI) dimentsio pedagogikoen inguruan eta IK/KIren oinarriak eta metodologiak Euskal Eskolen Ekosistemari egin dioten ekarpena jasotzen da; programak inklusioan eta ikasleen ikaskuntzan egindako ekarpena ere aipatzen da. IK/KIren inguruko kanpo formakuntza eta autoformakuntzaren osagarritasunaren beharra eta ikastetxeko lidergo partekatuaren garrantzia ondorioztatu da; IK/KIren oinarriak (interdependentzia positiboa, partaidetza ekitatiboa, aldibereko elkarreragina, norbanako ardura eta talde ebaluazioa) eta metodologiak (eremuak eta faseak) Euskal Eskolen Ekosistemari egin dioten ekarpena azpimarratu da; ildo beretik, programak ikasleen inklusiorako bultzatu dituen partaidetza eta ikaskuntzen garapena ere ondorioztatu da.
Title: Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean
Description:
Aurkezten dugun lanaren helburua 2009tik aurrera garatu den Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak aztertzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko kasu azterketa baten bidez; lan hau “Hezkuntza Berrikuntza eta Aniztasuna: Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpena Euskal Eskolen Ekosistemari Lehen Hezkuntzako etapan” EHUko ikerketaren hasierako fasean kokatzen da.
Izaera metodologiko kualitatiboa duen ikerketa hau tresnak balioesteko froga pilotua izango da eta bertan elkarrizketa eta focus group-erako gidoien funtzionamendua probatuko da, doikuntzaren bat egin behar den ikusteko.
Emaitzek elkarrizketa eta focus group-etik eratorritako datu esanguratsuak biltzen dituzte Ikasteko Kooperatu, Kooperatzen Ikasi Programaren (IK/KI) dimentsio pedagogikoen inguruan eta IK/KIren oinarriak eta metodologiak Euskal Eskolen Ekosistemari egin dioten ekarpena jasotzen da; programak inklusioan eta ikasleen ikaskuntzan egindako ekarpena ere aipatzen da.
IK/KIren inguruko kanpo formakuntza eta autoformakuntzaren osagarritasunaren beharra eta ikastetxeko lidergo partekatuaren garrantzia ondorioztatu da; IK/KIren oinarriak (interdependentzia positiboa, partaidetza ekitatiboa, aldibereko elkarreragina, norbanako ardura eta talde ebaluazioa) eta metodologiak (eremuak eta faseak) Euskal Eskolen Ekosistemari egin dioten ekarpena azpimarratu da; ildo beretik, programak ikasleen inklusiorako bultzatu dituen partaidetza eta ikaskuntzen garapena ere ondorioztatu da.

Related Results

Kooperatibak, erresilientzia ekonomikoa eta emakumeen enplegua Euskal Autonomia Erkidegoan
Kooperatibak, erresilientzia ekonomikoa eta emakumeen enplegua Euskal Autonomia Erkidegoan
Kooperatibek enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko eta mantentzeko duten gaitasuna, eta besteak beste, erresilientzia ekonomikoaren ikuspegitik duten potentziala aurrez azter...
Gerra iraultzailetik nazionalismo iraultzailera. Nazio-arazoaren eta biolentziaren inguruko hausnarketaren garapena ETAn (1958-1970)
Gerra iraultzailetik nazionalismo iraultzailera. Nazio-arazoaren eta biolentziaren inguruko hausnarketaren garapena ETAn (1958-1970)
Badaude gertakizun batzuk euskal nazionalismoaren historian inflexio-puntuak ezarri dituztenak. Haietako bat 1958an gertatu zen. Urte horretan euskal nazionalismoa ulertzeko, azalt...
Euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitatean: prototipo bat
Euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitatean: prototipo bat
Artikuluan euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitate mailan nola bidera litekeen hausnartzen da. Zehazki, auzia zertan den azaldu ostean, HUHEZIN (Mondragon Unibertsitatea) ...
DERECHO PRIVADO Y FORALIDAD: ATRIBUCIÓN COMPETENCIAL
DERECHO PRIVADO Y FORALIDAD: ATRIBUCIÓN COMPETENCIAL
En el sistema estatutario, si bien los órganos forales han mantenido su competencia tradicional en materias administrativas y fiscales, la competencia en materias de Derecho priv...
Euskal gizarte ekonomiaren bilakaera krisi garaian
Euskal gizarte ekonomiaren bilakaera krisi garaian
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiaren (OVES/GEEB) datuak eta txostenak baliatuz, Euskal Gizarte Ekonomiak krisi garaian izandako bilakera aztertu nahi da lan honetan. Lana Behatok...
Euskararen geografia berria
Euskararen geografia berria
uRTEOTAN ALDAKETA NABARMENA izan du euskararen egoera soziolinguistikoak, batez ere ezagutza hedatzearen eskutik. Bilakaera hori aztertzean, aintzat hartu beharreko aldagaia da lur...
Mozkin asmoagatik ez bada, zein da ba asmoa? Ekintzailetza sozial kooperatiborako adierazle sistema baten proposamena
Mozkin asmoagatik ez bada, zein da ba asmoa? Ekintzailetza sozial kooperatiborako adierazle sistema baten proposamena
Lan honetan ekintzailetza sozial kooperatiboaren asmo soziala elikatu eta gidatzen lagundu dezakeenadierazle sistema baten proposamena aurkezten da. Batetik, adierazle sistema eta ...
Los caminos privados en los montes vascos
Los caminos privados en los montes vascos
Este trabajo examina el complejo régimen jurídico de los caminos privados en los montes vascos, considerando la estructura minifundista de la propiedad rural y la creciente tensión...

Back to Top