Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Irakasleen profilaren garapenean euskal kulturaren lanketaren ekarpena: irakaslegaien ikuspegia

View through CrossRef
Artikulu honetan Mondragon Unibertsitateko irakaslegaiekin gauzatutako Huhezi Kulturala izeneko esku-hartzea eta horrek haien profilaren garapenean izan duen ekarpena aurkezten dira. Euskal kulturaren ezagutza eta eragiletza ardatz dituen proposamen co-curricularra da, hiru fasetan egituratua: lehenik, irakaslegaiek euskal kulturari buruzko ezagutza zabaltzen dute; bigarrenik, sortzaile edo antolatzaile gisa jardunez, euskal kulturan eragile izatea esperimentatzen dute; eta hirugarrenik, ekimenak haien profilaren garapenean izan duen eraginaz hausnartzen dute. Esku-hartzearen ebaluaziorako, irakaslegaien ahotsa jaso da galdetegi misto baten bidez. Emaitzen arabera, parte-hartzaileek adierazi dute Huhezi Kulturalak ekarpena egin diela euskal kulturaren ezagutzan sakontzeko, eta irakasle-profila osatzeko hiru ezaugarri pertsonal garatzeko: (1) euskararen eta euskal kulturaren transmisioan eragile aktibo izatea, (2) taldearekiko konpromisoa garatzea, eta (3) frustrazioa eta ziurgabetasuna kudeatzeko gaitasuna lantzea. Hitz Gakoak: euskal kulturan ezagutza eta eragiletza, irakasleen hasierako prestakuntza, esku- hartze co-curricularra.
Title: Irakasleen profilaren garapenean euskal kulturaren lanketaren ekarpena: irakaslegaien ikuspegia
Description:
Artikulu honetan Mondragon Unibertsitateko irakaslegaiekin gauzatutako Huhezi Kulturala izeneko esku-hartzea eta horrek haien profilaren garapenean izan duen ekarpena aurkezten dira.
Euskal kulturaren ezagutza eta eragiletza ardatz dituen proposamen co-curricularra da, hiru fasetan egituratua: lehenik, irakaslegaiek euskal kulturari buruzko ezagutza zabaltzen dute; bigarrenik, sortzaile edo antolatzaile gisa jardunez, euskal kulturan eragile izatea esperimentatzen dute; eta hirugarrenik, ekimenak haien profilaren garapenean izan duen eraginaz hausnartzen dute.
Esku-hartzearen ebaluaziorako, irakaslegaien ahotsa jaso da galdetegi misto baten bidez.
Emaitzen arabera, parte-hartzaileek adierazi dute Huhezi Kulturalak ekarpena egin diela euskal kulturaren ezagutzan sakontzeko, eta irakasle-profila osatzeko hiru ezaugarri pertsonal garatzeko: (1) euskararen eta euskal kulturaren transmisioan eragile aktibo izatea, (2) taldearekiko konpromisoa garatzea, eta (3) frustrazioa eta ziurgabetasuna kudeatzeko gaitasuna lantzea.
Hitz Gakoak: euskal kulturan ezagutza eta eragiletza, irakasleen hasierako prestakuntza, esku- hartze co-curricularra.

Related Results

Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean
Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean
Aurkezten dugun lanaren helburua 2009tik aurrera garatu den Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak aztertzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko...
Matematikak femeninoak al dira?
Matematikak femeninoak al dira?
UPV/EHUko gradu berrien diseinuan, genero-ikuspegia lantzeko jarduerak sartzeko aukera zegoen, baina zientzia esperimentaletan ez da horrela gertatu. Artikuluaren helburua da matem...
EUSKAL HERRIKO ETXEGINTZA: ANALISI ALDERATUA
EUSKAL HERRIKO ETXEGINTZA: ANALISI ALDERATUA
Ikerlan honetan Euskal Herri osorako et xegint zaren panoramika landu nahi izan da. Horretarako, etxebizitza berriaren eraikuntza za eta bere prezioa hartu dira kontuan. Euskal Her...
Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik
Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik
Artikulu honen helburua, ekonomia solidarioaren eta feministaren inguruan aurrerapen kontzeptualak lortzea da, eta horretarako hiru ikuspegi teorikoen arteko loturetan oinarrituko ...
Euskal Ekonomia Itunaren alde ezkutua: Finantza-harremanak euskal erakundeen egunerokotasunean
Euskal Ekonomia Itunaren alde ezkutua: Finantza-harremanak euskal erakundeen egunerokotasunean
Ekonomia Ituna Euskal erakundeentzat berebiziko garrantzia duen tresna juridikoa da eta beraren bidez tributu eta finantza harrenamak arautzen dira. Itundutako tributuen bidez eusk...
Josu Landari elkarrizketa
Josu Landari elkarrizketa
Elkarrizketa honek Josu Landa filosofo eta poetaren ibilbide intelektuala eta bizitza‑esperientzia jorratzen ditu, Euskal Herriko diasporaren testuinguruan kokatuta. Venezuelan jai...
Gerra iraultzailetik nazionalismo iraultzailera. Nazio-arazoaren eta biolentziaren inguruko hausnarketaren garapena ETAn (1958-1970)
Gerra iraultzailetik nazionalismo iraultzailera. Nazio-arazoaren eta biolentziaren inguruko hausnarketaren garapena ETAn (1958-1970)
Badaude gertakizun batzuk euskal nazionalismoaren historian inflexio-puntuak ezarri dituztenak. Haietako bat 1958an gertatu zen. Urte horretan euskal nazionalismoa ulertzeko, azalt...
Euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitatean: prototipo bat
Euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitatean: prototipo bat
Artikuluan euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitate mailan nola bidera litekeen hausnartzen da. Zehazki, auzia zertan den azaldu ostean, HUHEZIN (Mondragon Unibertsitatea) ...

Back to Top