Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik

View through CrossRef
Artikulu honen helburua, ekonomia solidarioaren eta feministaren inguruan aurrerapen kontzeptualak lortzea da, eta horretarako hiru ikuspegi teorikoen arteko loturetan oinarrituko gara: ekonomia solidarioa, ekonomia feminista eta gaitasunen ikuspegia. Hirurek puntu asko dituzte komunean, izan ere, merkatu-logika hutsen aurrean hiru teoriek jartzen baitute analisiaren erdigunean bizitzaren iraunkortasuna eta kalitatea.Ekonomia Solidarioaren eta Ekonomia Feministaren arteko loturak aztertzeko Bizitzaren Iraunkortasunaren paradigmatik abiatuko gara. Ondoren, Ekonomia Solidarioarekin zerikusia izan zezaketen beste korronte teoriko batzuk kontuan hartuko ditugu, konkretuki Giza Garapenaren Ikuspegia edo Gaitasunen Ikuspegia.Horretarako lau gai nagusi jorratuko ditugu. Lehenengo atalean Ekonomia Feministaren gakoak laburbilduko ditugu. Ondoren Ekonomia Feministaren eta Gaitasunen Ikuspegiaren arteko puntu komunak bilatuko ditugu. Hirugarren atalean bi planteamendu hauek Ekonomia Solidarioarekin lotuko ditugu, eta lotura honela egingo dugu: lehenik eta behin Ekonomia Solidarioaren oinarrien irakurketa Ekonomia Feminista eta Gaitasunen Ikuspegitik burutuko dugu eta gero Ekonomia Solidarioak oinarrizko gaitasunak indartzeko ahalmena aztertuko dugu. Artikulua, eztabaidarako balioko duten gogoeta batzuekin amaituko dugu.
Title: Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik
Description:
Artikulu honen helburua, ekonomia solidarioaren eta feministaren inguruan aurrerapen kontzeptualak lortzea da, eta horretarako hiru ikuspegi teorikoen arteko loturetan oinarrituko gara: ekonomia solidarioa, ekonomia feminista eta gaitasunen ikuspegia.
Hirurek puntu asko dituzte komunean, izan ere, merkatu-logika hutsen aurrean hiru teoriek jartzen baitute analisiaren erdigunean bizitzaren iraunkortasuna eta kalitatea.
Ekonomia Solidarioaren eta Ekonomia Feministaren arteko loturak aztertzeko Bizitzaren Iraunkortasunaren paradigmatik abiatuko gara.
Ondoren, Ekonomia Solidarioarekin zerikusia izan zezaketen beste korronte teoriko batzuk kontuan hartuko ditugu, konkretuki Giza Garapenaren Ikuspegia edo Gaitasunen Ikuspegia.
Horretarako lau gai nagusi jorratuko ditugu.
Lehenengo atalean Ekonomia Feministaren gakoak laburbilduko ditugu.
Ondoren Ekonomia Feministaren eta Gaitasunen Ikuspegiaren arteko puntu komunak bilatuko ditugu.
Hirugarren atalean bi planteamendu hauek Ekonomia Solidarioarekin lotuko ditugu, eta lotura honela egingo dugu: lehenik eta behin Ekonomia Solidarioaren oinarrien irakurketa Ekonomia Feminista eta Gaitasunen Ikuspegitik burutuko dugu eta gero Ekonomia Solidarioak oinarrizko gaitasunak indartzeko ahalmena aztertuko dugu.
Artikulua, eztabaidarako balioko duten gogoeta batzuekin amaituko dugu.

Related Results

La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
&nbsp; <p>&Lambda;έ&nu;&omicron;&sigmaf;&nbsp; &Mu;&alpha;&upsilon;&rho;&omicron;&mu;&mu;ά&tau;&eta;&sigmaf;&l...
Ekonomia Sozial eta Solidarioa; landakoa eta feminista?
Ekonomia Sozial eta Solidarioa; landakoa eta feminista?
Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) ekonomia modu parekide eta inklusiboan ulertzeko GILtza ematen digu. ESS-k hainbat ikuspuntu eta ikuspegi kontuan hartu behar ditu, esaterako,...
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">&Pi;&Eta;&Lambda;&Iota;&Nu;&Alpha; &Iota;&Gamma;&Delta...
Ekonomia sozial eta solidarioa: zer da eta nola ulertzen da?
Ekonomia sozial eta solidarioa: zer da eta nola ulertzen da?
«Ekonomia Sozial eta Solidarioa» ikusgarritasuna irabazten ari da enpresa ereduak eta ekonomia ulertzeko modu alternatiboen esparruan. Bistan denez, adiera honek bakarrean bildu na...
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren txertaketa EAEko eskualdeetako garapen-estrategietan: Ikuspegi orokor bat
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren txertaketa EAEko eskualdeetako garapen-estrategietan: Ikuspegi orokor bat
Gaurkotasunak dakarren erronka eko-sozialei aurre egiteko, estrategia berritzaileak beharrezkoak dira erregioak, eskualdeak, udalerriak etab. bezalako Estatuz azpiko eremuetan apli...
Klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta Euskal kostaldean
Klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta Euskal kostaldean
Gizakiok eragindako klima-aldaketaren inpaktua biosferaren osagai guztietan nozitzen ari da, eta modu eragingarriagoan Lurreko azaleraren bi heren baino zabalagoa den itsas plankto...

Back to Top