Javascript must be enabled to continue!
Unité-ak eta hibridoak
View through CrossRef
60etako etxebizitza arkitekturak ezaugarri eta ñabardura bereziak hartu zituen han eta hemen, Europa mendebaldeko herrialde guztietan; etxebizitza arkitektura da, hain zuzen ere, hazkunde garai hartako lekukorik zintzoena. Garaiko arkitektoek, aspaldiko etxebizitza-ereduek balio ez zutela sinetsita eta mende erdialdera eskuratu baliabide berriak lanabes, hainbat bideri ekin zioten etxebizitza premia handiari erantzuna emateko asmoz. Izan zen bat, ebazpide horien artean, konplexutasun erantsia ekarri zuena etxebizitzak elkarren artean organizatzeko orduan; bizitzak, elkarren gainean baino, luzetara eranstetik zetorrena, hain zuzen ere. Luzetarako blokeok igarobide luzeak baliatzen zituzten, korridore baten inguruan batzuetan eta alboko pasareletatik besteetan. Bide horien inguruan uztartzen ziren, konplexutasun maila ezberdinen arabera, etxebizitzak. 1966 eta 1975 urteen artean euskal kostaldean eraikitako hiru promozio publiko aztertzen ditu lan honek, ezin hobeki ematen dutenak garaiko Europan luzetarako ereduen gainean puri-purian zeuden hiru ikuspegi nagusien eraginaren berri.
Title: Unité-ak eta hibridoak
Description:
60etako etxebizitza arkitekturak ezaugarri eta ñabardura bereziak hartu zituen han eta hemen, Europa mendebaldeko herrialde guztietan; etxebizitza arkitektura da, hain zuzen ere, hazkunde garai hartako lekukorik zintzoena.
Garaiko arkitektoek, aspaldiko etxebizitza-ereduek balio ez zutela sinetsita eta mende erdialdera eskuratu baliabide berriak lanabes, hainbat bideri ekin zioten etxebizitza premia handiari erantzuna emateko asmoz.
Izan zen bat, ebazpide horien artean, konplexutasun erantsia ekarri zuena etxebizitzak elkarren artean organizatzeko orduan; bizitzak, elkarren gainean baino, luzetara eranstetik zetorrena, hain zuzen ere.
Luzetarako blokeok igarobide luzeak baliatzen zituzten, korridore baten inguruan batzuetan eta alboko pasareletatik besteetan.
Bide horien inguruan uztartzen ziren, konplexutasun maila ezberdinen arabera, etxebizitzak.
1966 eta 1975 urteen artean euskal kostaldean eraikitako hiru promozio publiko aztertzen ditu lan honek, ezin hobeki ematen dutenak garaiko Europan luzetarako ereduen gainean puri-purian zeuden hiru ikuspegi nagusien eraginaren berri.
Related Results
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">ΠΗΛΙΝΑ ΙΓ&Delta...
Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
kerketa honekin arnasgune bateko (Ondarroako) nerabeek duten hizkuntza-errealitatea deskribatu nahi dugu, euren errealitatea diglosiaren kontzeptuarekin zein neurritan azal daiteke...
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
<p><font size="3"><span class="A1"><span style="font-family: 'Times New Roman','serif'">ΕΝΑ ΛΑΝ&...
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak...
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiare...
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azala gizakion organorik handiena da, eta bertako lesioak, hala nola erredurak, gizartean geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Erredurak hainbat kausaren ondorio izan d...
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
kerketa honen helburua Gipuzkoako umeen pisuaren joera jaiotzetik 7 urtetara bitartean aztertzea zen, gurasoen ezaugarri soziodemografikoen eta antropometrikoen eragina aztertuz. ...
Camus eta Sartreren eragina zenbait euskal idazlerengan
Camus eta Sartreren eragina zenbait euskal idazlerengan
Unamunorekin batean, A. Camusek eta J-P. Sartrek ere eragin handia izan zuten 50eko hamarkadatik aurrera gure intelligentsia ttipian, hots, frantziskotarrengan (lehenik, Bastarrika...

