Javascript must be enabled to continue!
Camus eta Sartreren eragina zenbait euskal idazlerengan
View through CrossRef
Unamunorekin batean, A. Camusek eta J-P. Sartrek ere eragin handia izan zuten 50eko hamarkadatik aurrera gure intelligentsia ttipian, hots, frantziskotarrengan (lehenik, Bastarrikarengan) eta, halaber, Txillardegi, Juan San Martin, E. Lopez Adan eta Joxe Azurmendirengan-eta; eta eragin hori giltzarri izan zen fede katolikoan oinarrituriko euskal kultura tradizionaletik euskal kultura moderno laikoagora igarotzeko. Hasieran Camus izan zen eragile handiena, eta geroago Sartre. Lan honetan Camus eta Sartreren arteko harreman pertsonal-intelektuala arakatzetik abiatzen naiz, eta ondotik haien eraginaren nondik norako nagusiak azaltzera egiten dugu, existentzialismoa, erlijioa eta morala direla ardatz. Eta, horrekin batean, biolentziaren bidezkotasunaz Parisen II. Mundu Gerraren ondotik egindako hausnarketa jarraitzen dugu. Testuingurua, orduan, komunistek Iraultza egiteko zuten xedea zen. Errusian arrakasta izandakoak zergatik ez zuen arrakasta izan behar Frantzian? PCF alderdi komunista frantsesak 800.000 afiliatu zituen 1946an, eta eragin gaitza. Lopez Adanen iritzia jaso ondotik, axola handikoak iruditzen zaizkigun Joxe Azurmendiren ideia hauekin amaitzen dugu idatzia: gai horretan, Sartre eta Camus soluzio baten bila haztamuka ibili dira. Ez dira erlijiosoki dogmatikoak izan Ghandiren erara. Bortxarekiko behar dugun morala egiteko dago, eta egiteko egongo da beti, horrentzat ez daudelako hamar mandamenduak betiko zizelkatuak harrizko taulan: erantzuna gizarte bakoitzak eta aro bakoitzak beretzat erabaki —hautatu— beharrekoa baita.
Title: Camus eta Sartreren eragina zenbait euskal idazlerengan
Description:
Unamunorekin batean, A.
Camusek eta J-P.
Sartrek ere eragin handia izan zuten 50eko hamarkadatik aurrera gure intelligentsia ttipian, hots, frantziskotarrengan (lehenik, Bastarrikarengan) eta, halaber, Txillardegi, Juan San Martin, E.
Lopez Adan eta Joxe Azurmendirengan-eta; eta eragin hori giltzarri izan zen fede katolikoan oinarrituriko euskal kultura tradizionaletik euskal kultura moderno laikoagora igarotzeko.
Hasieran Camus izan zen eragile handiena, eta geroago Sartre.
Lan honetan Camus eta Sartreren arteko harreman pertsonal-intelektuala arakatzetik abiatzen naiz, eta ondotik haien eraginaren nondik norako nagusiak azaltzera egiten dugu, existentzialismoa, erlijioa eta morala direla ardatz.
Eta, horrekin batean, biolentziaren bidezkotasunaz Parisen II.
Mundu Gerraren ondotik egindako hausnarketa jarraitzen dugu.
Testuingurua, orduan, komunistek Iraultza egiteko zuten xedea zen.
Errusian arrakasta izandakoak zergatik ez zuen arrakasta izan behar Frantzian? PCF alderdi komunista frantsesak 800.
000 afiliatu zituen 1946an, eta eragin gaitza.
Lopez Adanen iritzia jaso ondotik, axola handikoak iruditzen zaizkigun Joxe Azurmendiren ideia hauekin amaitzen dugu idatzia: gai horretan, Sartre eta Camus soluzio baten bila haztamuka ibili dira.
Ez dira erlijiosoki dogmatikoak izan Ghandiren erara.
Bortxarekiko behar dugun morala egiteko dago, eta egiteko egongo da beti, horrentzat ez daudelako hamar mandamenduak betiko zizelkatuak harrizko taulan: erantzuna gizarte bakoitzak eta aro bakoitzak beretzat erabaki —hautatu— beharrekoa baita.
Related Results
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">ΠΗΛΙΝΑ ΙΓ&Delta...
Eskolako kanpo espazioaren eraldaketaren eragina Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengan
Eskolako kanpo espazioaren eraldaketaren eragina Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengan
Ikasleek 30 minutu inguru igarotzen dituzte jolastokian egunero, hauek askatasunez jolasteko eta mugitzeko aukera ematen dute, baina jolasteko edozein lekuk balio duen arren, garra...
Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean
Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean
Aurkezten dugun lanaren helburua 2009tik aurrera garatu den Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak aztertzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko...
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
kerketa honen helburua Gipuzkoako umeen pisuaren joera jaiotzetik 7 urtetara bitartean aztertzea zen, gurasoen ezaugarri soziodemografikoen eta antropometrikoen eragina aztertuz. ...
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azala gizakion organorik handiena da, eta bertako lesioak, hala nola erredurak, gizartean geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Erredurak hainbat kausaren ondorio izan d...
Los caminos privados en los montes vascos
Los caminos privados en los montes vascos
Este trabajo examina el complejo régimen jurídico de los caminos privados en los montes vascos, considerando la estructura minifundista de la propiedad rural y la creciente tensión...
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak...
Nazio kulturalaz ohar zenbait
Nazio kulturalaz ohar zenbait
Euskal Herria —euskararen herria— nazio etniko eta kulturala eta, aldi berean, zibikoa ere badela enuntziatu eta, besteak beste, Todorov, Artaud, Rousseau, Connor eta Tonniesek dio...

