Javascript must be enabled to continue!
Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
View through CrossRef
kerketa honekin arnasgune bateko (Ondarroako) nerabeek duten hizkuntza-errealitatea deskribatu nahi dugu, euren errealitatea diglosiaren kontzeptuarekin zein neurritan azal daitekeen aztertzen saiatuz. Gure ahaleginean, hizkuntza-gaitasuna eta erabilera ohiturak aztertu ditugu, bai euskara eta gaztelaniaren artekoak eta baita euskara batua eta tokiko euskararen artekoak ere.
Metodologia kuantitatiboaren eremutik, inkesta autoaplikatu bat egin dugu, Ondarroako DBH 3ko ikasleen artean. Erabilera eta banaketa soziofuntzionala aztertzeko erabilera-eremu eta rol-harreman desberdinak ezarri ditugu, batzuk informalak eta beste batzuk formalak. Emaitzek adierazi dute nerabe gehienak euskaraz hobeto moldatzen direla, nahiz eta gaztelaniaz ere ondo moldatzen diren, irakurtzeko orduan batez ere. Erabilera-eremuen azter- ketari dagokionez, jokabide ezberdindu argia dute nerabeek erabilera-eremuen arabera: oso alde handiak daude euskara-gaztelaniaren erabileran eremuz eremu. Eremu gehienetan euskara nagusi bada ere, gaztelania nagusi da nerabeen kultura-kontsumoan. Hizkuntza bien konpartimentazio soziofuntzionala xehe aztertuta, oro har, badirudi diglosiaren eredu tradizionala lausotuz doala nerabe hauen jokabidean, ezin baitaiteke esan gazteen artean gaztelania goi-mailako erabilera formalean erabiltzen denik gehienbat, eta ezta nagusiki euskara behe-mailako eremu informaletan erabiltzen dutenik ere. Bestalde, tokiko euskararen eta euskara batuaren arteko harremanari dagokionez, nerabeak tokiko hizkeran aritzen direla eta euskara batuaren erabileraren ehunekorik altuenak eremu formaletan daudela ikusi dugu. Endodiglosia egoera baten hasiera izan liteke agian. Gainera, tokiko hizkeran eta euskara batuan duten gaitasunari begiratuta, nerabeen parte handi batek batuaz hitz egiteko zailtasunak adierazi ditu. Azkenik, eta zeharka bada ere, Ondarroako nerabeek tokiko euskararekiko duten balorazio altua agerian geratu da ikerketa honetan.
Title: Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
Description:
kerketa honekin arnasgune bateko (Ondarroako) nerabeek duten hizkuntza-errealitatea deskribatu nahi dugu, euren errealitatea diglosiaren kontzeptuarekin zein neurritan azal daitekeen aztertzen saiatuz.
Gure ahaleginean, hizkuntza-gaitasuna eta erabilera ohiturak aztertu ditugu, bai euskara eta gaztelaniaren artekoak eta baita euskara batua eta tokiko euskararen artekoak ere.
Metodologia kuantitatiboaren eremutik, inkesta autoaplikatu bat egin dugu, Ondarroako DBH 3ko ikasleen artean.
Erabilera eta banaketa soziofuntzionala aztertzeko erabilera-eremu eta rol-harreman desberdinak ezarri ditugu, batzuk informalak eta beste batzuk formalak.
Emaitzek adierazi dute nerabe gehienak euskaraz hobeto moldatzen direla, nahiz eta gaztelaniaz ere ondo moldatzen diren, irakurtzeko orduan batez ere.
Erabilera-eremuen azter- ketari dagokionez, jokabide ezberdindu argia dute nerabeek erabilera-eremuen arabera: oso alde handiak daude euskara-gaztelaniaren erabileran eremuz eremu.
Eremu gehienetan euskara nagusi bada ere, gaztelania nagusi da nerabeen kultura-kontsumoan.
Hizkuntza bien konpartimentazio soziofuntzionala xehe aztertuta, oro har, badirudi diglosiaren eredu tradizionala lausotuz doala nerabe hauen jokabidean, ezin baitaiteke esan gazteen artean gaztelania goi-mailako erabilera formalean erabiltzen denik gehienbat, eta ezta nagusiki euskara behe-mailako eremu informaletan erabiltzen dutenik ere.
Bestalde, tokiko euskararen eta euskara batuaren arteko harremanari dagokionez, nerabeak tokiko hizkeran aritzen direla eta euskara batuaren erabileraren ehunekorik altuenak eremu formaletan daudela ikusi dugu.
Endodiglosia egoera baten hasiera izan liteke agian.
Gainera, tokiko hizkeran eta euskara batuan duten gaitasunari begiratuta, nerabeen parte handi batek batuaz hitz egiteko zailtasunak adierazi ditu.
Azkenik, eta zeharka bada ere, Ondarroako nerabeek tokiko euskararekiko duten balorazio altua agerian geratu da ikerketa honetan.
Related Results
L᾽«unilinguisme» officiel de Constantinople byzantine (VIIe-XIIe s.)
L᾽«unilinguisme» officiel de Constantinople byzantine (VIIe-XIIe s.)
<p>Νίκος Οικονομίδης</...
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiare...
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">ΠΗΛΙΝΑ ΙΓ&Delta...
Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN) duten haur elebidunen hizkuntza gaitasunak
Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN) duten haur elebidunen hizkuntza gaitasunak
Munduan, haurren erdia baino gehiago elebiduna da (Grosjean, 2010). Horrez gain, autismoa diagnostikatu zaien haur elebidunen kopurua geroz eta handiagoa da (Gilhuber eta al., 2023...
Zer ezaugarri eduki behar dituzte nerabeen hizkuntza-ahalduntzean laguntzeko egitasmoek?
Zer ezaugarri eduki behar dituzte nerabeen hizkuntza-ahalduntzean laguntzeko egitasmoek?
Nerabeen hizkuntza-ahalduntzean nola eragin da artikulu honen galdera eragilea. Horri
argi-izpi batzuk emate aldera, Lasarte-Orian garatzen ari den Ele-meleka egitasmoaren azterket...
Durangaldeko 16-18 urte bitarteko gazteen euskararen erabilera arau sozialen zokoan
Durangaldeko 16-18 urte bitarteko gazteen euskararen erabilera arau sozialen zokoan
Euskal Herriak lur eremu handia ez badu ere, herri batetik bestera sortzen diren euskararen
erabilera aldaketak nabarmenak dira. Egiaz, ikerketa honen xedea gazteen hizkuntzara hur...
EL RÉGIMEN LINGÜÍSTICO DE LA PROVINCIA CANADIENSE DE NUEVO BRUNSWICK
EL RÉGIMEN LINGÜÍSTICO DE LA PROVINCIA CANADIENSE DE NUEVO BRUNSWICK
En Canadá rige un modelo de federalismo lingüístico. Este modelo se caracteriza, entre
otras notas, por una estrecha vinculación entre régimen lingüístico y estructura federal del...
Haur elebidunak eta gramatika-sistemen bereizketa
Haur elebidunak eta gramatika-sistemen bereizketa
Ikerlan honen helburua euskara eta gaztelania ikasten diharduen haur elebidun batek izen-sintagmaren egituraz jabetzeko jarraitzen duen garapena arakatzea da. Gogoan izanik euskara...

