Javascript must be enabled to continue!
Louis-Lucien Bonaparte eta Clémence Richard, frai Jose Antonio Uriartek 1859an gipuzkeratutako Genesiaren zuzentzaileak
View through CrossRef
1859. urtean Louis-Lucien Bonaparte printzeak Jose Antonio Uriartek gipuzkerara itzulitako Bibliaren lehen hiru liburuak argitaratu zituen. Uriartek berak hala adierazita ezagun da Bonaparte eta Jose Antonio Azpiazuz gain Clémence Richard Printzearen bikotekidea ere Uriarteren testuak orrazten aritu zela, nahiz haren lana aitortzarik gabe geratu zen. Uriarteren eskuizkribuetan aztertzaileek egindako hainbat eta hainbat zuzenketa dira eta ikerlan honetan haien nondik norakoak agerian jartzen saiatu gara. Horretarako, Genesiaren lehen hamar kapituluen itzulpena arakatu dugu. Zuzenketak bi taldetan banatzen dira: a) behin betikoak: kolore gorrikoak, salbuespenik gabe Printzearen edizioan euren hartan transkribatuak; gehienak Bonaparteri egotz dakizkioke; b) behin-behinekoak: kolore urdinekoak, Bonapartek ez beste esku batek idatziak, batzuk behin betiko bihurtuak, baina beste asko baztertuak. Ikerlan zabalago baten lehen atal honetan behin-behineko zuzenketak aztertu ditugu bi ondorio nagusi aterata: i) guztiak ia ziurtasun osoz Clémence Richardek idatziak dira; ii) behin betiko bihurtu zirenek Lardizabalen irizpide edota idazlanekin zerikusia dute; ostera, baztertuak geratu zirenen artean gehienak Beterriko eskualdeko hizkerari legozkiokeen arren, agian Bonaparterentzat dialektalegiak izateagatik geratu ziren ediziotik kanpo.
Title: Louis-Lucien Bonaparte eta Clémence Richard, frai Jose Antonio Uriartek 1859an gipuzkeratutako Genesiaren zuzentzaileak
Description:
1859.
urtean Louis-Lucien Bonaparte printzeak Jose Antonio Uriartek gipuzkerara itzulitako Bibliaren lehen hiru liburuak argitaratu zituen.
Uriartek berak hala adierazita ezagun da Bonaparte eta Jose Antonio Azpiazuz gain Clémence Richard Printzearen bikotekidea ere Uriarteren testuak orrazten aritu zela, nahiz haren lana aitortzarik gabe geratu zen.
Uriarteren eskuizkribuetan aztertzaileek egindako hainbat eta hainbat zuzenketa dira eta ikerlan honetan haien nondik norakoak agerian jartzen saiatu gara.
Horretarako, Genesiaren lehen hamar kapituluen itzulpena arakatu dugu.
Zuzenketak bi taldetan banatzen dira: a) behin betikoak: kolore gorrikoak, salbuespenik gabe Printzearen edizioan euren hartan transkribatuak; gehienak Bonaparteri egotz dakizkioke; b) behin-behinekoak: kolore urdinekoak, Bonapartek ez beste esku batek idatziak, batzuk behin betiko bihurtuak, baina beste asko baztertuak.
Ikerlan zabalago baten lehen atal honetan behin-behineko zuzenketak aztertu ditugu bi ondorio nagusi aterata: i) guztiak ia ziurtasun osoz Clémence Richardek idatziak dira; ii) behin betiko bihurtu zirenek Lardizabalen irizpide edota idazlanekin zerikusia dute; ostera, baztertuak geratu zirenen artean gehienak Beterriko eskualdeko hizkerari legozkiokeen arren, agian Bonaparterentzat dialektalegiak izateagatik geratu ziren ediziotik kanpo.
Related Results
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">ΠΗΛΙΝΑ ΙΓ&Delta...
Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
kerketa honekin arnasgune bateko (Ondarroako) nerabeek duten hizkuntza-errealitatea deskribatu nahi dugu, euren errealitatea diglosiaren kontzeptuarekin zein neurritan azal daiteke...
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
<p><font size="3"><span class="A1"><span style="font-family: 'Times New Roman','serif'">ΕΝΑ ΛΑΝ&...
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak...
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiare...
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak
Azala gizakion organorik handiena da, eta bertako lesioak, hala nola erredurak, gizartean geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Erredurak hainbat kausaren ondorio izan d...
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak
kerketa honen helburua Gipuzkoako umeen pisuaren joera jaiotzetik 7 urtetara bitartean aztertzea zen, gurasoen ezaugarri soziodemografikoen eta antropometrikoen eragina aztertuz. ...
Protecting stable biological nomenclatural systems enables universal communication: A collective international appeal
Protecting stable biological nomenclatural systems enables universal communication: A collective international appeal
Abstract
The fundamental value of universal nomenclatural systems in biology is that they enable unambiguous scientific communication. However, the stability of thes...

