Javascript must be enabled to continue!
Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa krisi garaian: oreka ekonomiko-finantzario eta soziala ahalbideratzeko lanabesak
View through CrossRef
Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek berezitasun nabariak dituzte kudeaketaren alorrean: helburu ekonomikoak haien helburu sozialak lortzeko bitartekoak besterik ez dira. Dualtasun sozio-ekonomiko hori modu orekatuan kudeatu behar dute erakunde horiek. Krisi garaian, helburu ekonomiko eta sozialen arteko oreka hori gordetzea are zailagoa da. Kudeaketa orekatu hori gauzatzeko, kontabilitate ekonomiko-finantzarioaz haratagoko lanabesak garatzea komenigarria izan daiteke: kudeaketarako adierazleen sistema multidimentsionalez ari gara, hau da, aldagai finantzario eta ez finantzarioak kudeatzeko informazio-sistemez. Adibiderik esanguratsuena, Balanced Scorecard izeneko lanabes estrategikoa. Aldagai ez finantzarioen artean, kalitateak du lehentasuna. Kontzeptu horri lotuta, gure ingurune hurbilean EFQM ereduaren auto-ebaluazio prozesuak hedapen garrantzitsua eskuratu du azken hamarkadan. Krisi garaian ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa orekatua bermatzeak duen garrantziaz jabeturik, artikulu honen bitartez, mota horretako erakundeen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta soziala hobetzeko lanabesen inguruan hausnarketa kontzeptual bat gauzatzea da.
Title: Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa krisi garaian: oreka ekonomiko-finantzario eta soziala ahalbideratzeko lanabesak
Description:
Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek berezitasun nabariak dituzte kudeaketaren alorrean: helburu ekonomikoak haien helburu sozialak lortzeko bitartekoak besterik ez dira.
Dualtasun sozio-ekonomiko hori modu orekatuan kudeatu behar dute erakunde horiek.
Krisi garaian, helburu ekonomiko eta sozialen arteko oreka hori gordetzea are zailagoa da.
Kudeaketa orekatu hori gauzatzeko, kontabilitate ekonomiko-finantzarioaz haratagoko lanabesak garatzea komenigarria izan daiteke: kudeaketarako adierazleen sistema multidimentsionalez ari gara, hau da, aldagai finantzario eta ez finantzarioak kudeatzeko informazio-sistemez.
Adibiderik esanguratsuena, Balanced Scorecard izeneko lanabes estrategikoa.
Aldagai ez finantzarioen artean, kalitateak du lehentasuna.
Kontzeptu horri lotuta, gure ingurune hurbilean EFQM ereduaren auto-ebaluazio prozesuak hedapen garrantzitsua eskuratu du azken hamarkadan.
Krisi garaian ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa orekatua bermatzeak duen garrantziaz jabeturik, artikulu honen bitartez, mota horretako erakundeen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta soziala hobetzeko lanabesen inguruan hausnarketa kontzeptual bat gauzatzea da.
Related Results
La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
<p>Λένος Μαυρομμάτης&l...
Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik
Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik
Artikulu honen helburua, ekonomia solidarioaren eta feministaren inguruan aurrerapen kontzeptualak lortzea da, eta horretarako hiru ikuspegi teorikoen arteko loturetan oinarrituko ...
Hezkuntza-erakundeen kudeaketa orekatua: EFQM ereduan oinarritutako Balanced Scorecard «akademikoa»
Hezkuntza-erakundeen kudeaketa orekatua: EFQM ereduan oinarritutako Balanced Scorecard «akademikoa»
Ohiko kontabilitate-sistema ekonomiko-finantzarioek muga nabariak dituzte hezkuntza-erakundeen aldagai ez-finantzarioak kontrolatzeko. Aldagai horietatik garrantzitsuena hezkuntzar...
Ekonomia Sozial eta Solidarioa; landakoa eta feminista?
Ekonomia Sozial eta Solidarioa; landakoa eta feminista?
Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) ekonomia modu parekide eta inklusiboan ulertzeko GILtza ematen digu. ESS-k hainbat ikuspuntu eta ikuspegi kontuan hartu behar ditu, esaterako,...
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">ΠΗΛΙΝΑ ΙΓ&Delta...
8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau
8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau
Garapen Iraunkorrerako 8. Helburuak (GIH) aski ezagunak diren kontzeptu sozioekonomiko sakonen alde egiten du, guztiontzako sustatu nahian hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa ...
Ekonomia Sozialeko erakundeen kudeaketa orekatua: adierazleen sistema berri bat Ikastolen Elkartearentzat
Ekonomia Sozialeko erakundeen kudeaketa orekatua: adierazleen sistema berri bat Ikastolen Elkartearentzat
Ekonomia Sozialeko erakundeetan (ESE), helburu ekonomikoak helburu sozialak lortzeko tresna edo bitarteko bat besterik ez dira. Horixe litzateke bi helburu mota horien artean dagoe...
Turistifikazioa eta gobernantza gatazkatsua Donostian: hiritarren ikuspegia eta bizigarritasunaren erronka
Turistifikazioa eta gobernantza gatazkatsua Donostian: hiritarren ikuspegia eta bizigarritasunaren erronka
Azken bi hamarkadetan, hiri-turismoaren hedapenak Europako hiri askoren egitura ekonomikoa, soziala eta espaziala eraldatu du. Testuinguru horretan, Donostia kasu paradigmatikoa da...

