Javascript must be enabled to continue!
Autofagia eta haren erregulazioa osasunean eta gaixotasunean
View through CrossRef
Autofagia zelula eukariotikoetan berez gertatzen den prozesu bat da, zeinak oreka homeostatikoa mantentzea ahalbidetzen duen (kaltetutako egitura zelularrak degradatuz eta energia-oreka mantenduz) zelula estres edo energia eskuragarritasun mugatuko egoeretan dagoenean. Autofagiari buruz hitz egitean, apoptositik bereiztea komeni da. Oro har, autofagia babes-mekanismotzat hartzen da, zelulek estres maila ez-hilgarrietara egokitzeko ematen duten erantzuntzat. Zelulak pairatzen duen estresak muga jakin bat gainditzen duenean, edo estres maila bat denboran mantentzen denean, apoptosia aktibatuko da, zelula deuseztatzeko. Egundaino, hiru autofagia mota deskribatu dira: xaperoi bidezko autofagia, mikroautofagia eta makroautofagia. Hiru motek duten ezaugarri komuna da lisosoma bidez zitosoleko materialaren degradazioa gertatzen dela. Oro har, autofagiak zelularen funtzio egokia eta biziraupena bermatzen ditu, eta, ondorioz, horren asaldurak zelularen funtzionamendua kaskartzen du, zenbait gaixotasunen agerpenari bide eginez. Autofagiak (edo haren asaldurak) zenbait gaixotasun eta egoeraren (neuroendekapenezko gaixotasunak, diabetesa, obesitatea, gibel gantzatsu ez-alkoholikoa edo zahartzea) sorrera eta garapenarekin duen erlazioa dela eta, komunitate zientifikoa aspalditik dabil prozesu hau aktibatzen edo egoera normalera itzultzen duten molekula edo esku-hartzeen bila. Hala ere, gaur egun prozesu honen aktibazioak eragindako efektu guztiak oraindik ezagutzen ez direnez, beharrezkoa da gizakiekin ikerketa gehiago egitea mekanismo hau helburu terapeutikoekin erabili ahal izateko.
Title: Autofagia eta haren erregulazioa osasunean eta gaixotasunean
Description:
Autofagia zelula eukariotikoetan berez gertatzen den prozesu bat da, zeinak oreka homeostatikoa mantentzea ahalbidetzen duen (kaltetutako egitura zelularrak degradatuz eta energia-oreka mantenduz) zelula estres edo energia eskuragarritasun mugatuko egoeretan dagoenean.
Autofagiari buruz hitz egitean, apoptositik bereiztea komeni da.
Oro har, autofagia babes-mekanismotzat hartzen da, zelulek estres maila ez-hilgarrietara egokitzeko ematen duten erantzuntzat.
Zelulak pairatzen duen estresak muga jakin bat gainditzen duenean, edo estres maila bat denboran mantentzen denean, apoptosia aktibatuko da, zelula deuseztatzeko.
Egundaino, hiru autofagia mota deskribatu dira: xaperoi bidezko autofagia, mikroautofagia eta makroautofagia.
Hiru motek duten ezaugarri komuna da lisosoma bidez zitosoleko materialaren degradazioa gertatzen dela.
Oro har, autofagiak zelularen funtzio egokia eta biziraupena bermatzen ditu, eta, ondorioz, horren asaldurak zelularen funtzionamendua kaskartzen du, zenbait gaixotasunen agerpenari bide eginez.
Autofagiak (edo haren asaldurak) zenbait gaixotasun eta egoeraren (neuroendekapenezko gaixotasunak, diabetesa, obesitatea, gibel gantzatsu ez-alkoholikoa edo zahartzea) sorrera eta garapenarekin duen erlazioa dela eta, komunitate zientifikoa aspalditik dabil prozesu hau aktibatzen edo egoera normalera itzultzen duten molekula edo esku-hartzeen bila.
Hala ere, gaur egun prozesu honen aktibazioak eragindako efektu guztiak oraindik ezagutzen ez direnez, beharrezkoa da gizakiekin ikerketa gehiago egitea mekanismo hau helburu terapeutikoekin erabili ahal izateko.
Related Results
La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
<p>Λένος Μαυρομμάτης&l...
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">ΠΗΛΙΝΑ ΙΓ&Delta...
“Poppers” drogaren kontsumoa eta orokorrean drogen arriskuaren pertzepzioa 14-24 urteko gazteetan gaur egun: kasu-ikerketa Urola Kosta eskualdeanurteko gazteetan: kasu ikerketa
“Poppers” drogaren kontsumoa eta orokorrean drogen arriskuaren pertzepzioa 14-24 urteko gazteetan gaur egun: kasu-ikerketa Urola Kosta eskualdeanurteko gazteetan: kasu ikerketa
Sarrera. “Poppers” sintetikoki prestatutako alkil nitrito lurrunkorren izen arrunta da. Jatorrian, amil nitritoa basozabaltzailea zela ikusi eta bularreko anginarako erabili zen me...
Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan: Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera-ohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara
kerketa honekin arnasgune bateko (Ondarroako) nerabeek duten hizkuntza-errealitatea deskribatu nahi dugu, euren errealitatea diglosiaren kontzeptuarekin zein neurritan azal daiteke...
La autofagia como mecanismo de defensa y adaptación celular
La autofagia como mecanismo de defensa y adaptación celular
La autofagia constituye un mecanismo altamente especializado de adaptación celular que se encarga de degradar y reciclar organelas disfuncionales, para lo que utiliza estructuras e...
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
<p><font size="3"><span class="A1"><span style="font-family: 'Times New Roman','serif'">ΕΝΑ ΛΑΝ&...
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak...
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiare...

