Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Adposizioa eta adposizio sintagma

View through CrossRef
Kapitulu honetan burutzat adposizioa ‘itsatsia’ duten sintagmak aurkeztuko ditugu. Ohiko gramatiketan postposizio sintagmak direla esaten da. Etxe horretan , zuregatik , eta holakoak [DS + adposizioa AdpS ] gisa osatuak dira: [[etxe hori ds ] -ta-n AdpS ]; [[zu-re- ds ] -gatik AdpS ]. Bi multzo bereiziko dira: leku-denborazkoak eta leku-denborazko ez direnak. a) Leku-denborazko adposizioen multzoa -n inesiboak, -tik ablatiboak, -ra / -raino / -rantz / -(ra)ko adlatiboak sartuko ditugu. Eskema honetan -ko adposizioari ere egingo diogu leku eta zer estatus duen ere eztabaidatuko dugu. Leku-denborazkoen multzoan kokatu behar dira, halaber, -ga - adposizioaren gainean eraikitakoak: ama-( ren )-ga-n , ama-( ren )-ga-n-dik , ama-( ren )-ga-n - di-ko… b) Leku-denborazko ez diren AdpSek burutzat honako beste adposizio hauek dituzte: -z instrumentala, -gatik kausazkoa, -kin soziatiboa eta -tzat (destinatiboa/ prolatiboa). Hemen ere, zenbaitetan, DSren eta adposizioaren artean genitiboaren marka agertuko zaigu: ama- ren -gatik, ama- ren -tzat, ama- re -kin ... Adposizio hauek DSri, itsatsiak ‘adposatuak’ ageri ohi dira sintagmaren azken osagaiari itsatsiak. Euskara hizkuntza eranskaria izaki, adposizioak elkarren gainean pila daitezke, gero eta AdpS konplexuagoak sortuz: [ etxe horr-e-ta- ra ] > [[ etxe horr-eta- ra ]- ino ] > [ etxe horr -eta- ra-ino-ko ] bezala, [ zure- ga-n ] > [zure- ga-n-a ] > [zure- ga-n-a-ino ] > [zure- ga-n-a-ino-ko ] > [zure- ga-n-a-ino-ko-tik ] … Genitiboa gorabehera, adposizioak bere lekuan segituko du sintagmaren buru gisa, eskuinaldean: amaren- ga-n , amare- ki-n … Etxea -n sintagman bezalaxe, hain zuzen . AdpS bakoitzean, sintagmaren osaeraz aparte, funtzio sintaktikoari eta esanahiari erreparatuko diogu. Adposizio ‘askeen’ bidez ( alde, artean , bidez, buruz, gainean, kontra, ondoan, zehar …) gauzatzen diren egitura konplexuagoetara iritsiko gara azkenean: gure etxearen ondo-an , gure aurre-ra …; zuri buru-z , mendian go-ra , itsasoan zehar … Hauek ere adposizioak direla aldarrikatuko dugu. Hemen ere leku-denborazkoak edo bestelakoak izan daitezke.
Title: Adposizioa eta adposizio sintagma
Description:
Kapitulu honetan burutzat adposizioa ‘itsatsia’ duten sintagmak aurkeztuko ditugu.
Ohiko gramatiketan postposizio sintagmak direla esaten da.
Etxe horretan , zuregatik , eta holakoak [DS + adposizioa AdpS ] gisa osatuak dira: [[etxe hori ds ] -ta-n AdpS ]; [[zu-re- ds ] -gatik AdpS ].
Bi multzo bereiziko dira: leku-denborazkoak eta leku-denborazko ez direnak.
a) Leku-denborazko adposizioen multzoa -n inesiboak, -tik ablatiboak, -ra / -raino / -rantz / -(ra)ko adlatiboak sartuko ditugu.
Eskema honetan -ko adposizioari ere egingo diogu leku eta zer estatus duen ere eztabaidatuko dugu.
Leku-denborazkoen multzoan kokatu behar dira, halaber, -ga - adposizioaren gainean eraikitakoak: ama-( ren )-ga-n , ama-( ren )-ga-n-dik , ama-( ren )-ga-n - di-ko… b) Leku-denborazko ez diren AdpSek burutzat honako beste adposizio hauek dituzte: -z instrumentala, -gatik kausazkoa, -kin soziatiboa eta -tzat (destinatiboa/ prolatiboa).
Hemen ere, zenbaitetan, DSren eta adposizioaren artean genitiboaren marka agertuko zaigu: ama- ren -gatik, ama- ren -tzat, ama- re -kin .
Adposizio hauek DSri, itsatsiak ‘adposatuak’ ageri ohi dira sintagmaren azken osagaiari itsatsiak.
Euskara hizkuntza eranskaria izaki, adposizioak elkarren gainean pila daitezke, gero eta AdpS konplexuagoak sortuz: [ etxe horr-e-ta- ra ] > [[ etxe horr-eta- ra ]- ino ] > [ etxe horr -eta- ra-ino-ko ] bezala, [ zure- ga-n ] > [zure- ga-n-a ] > [zure- ga-n-a-ino ] > [zure- ga-n-a-ino-ko ] > [zure- ga-n-a-ino-ko-tik ] … Genitiboa gorabehera, adposizioak bere lekuan segituko du sintagmaren buru gisa, eskuinaldean: amaren- ga-n , amare- ki-n … Etxea -n sintagman bezalaxe, hain zuzen .
AdpS bakoitzean, sintagmaren osaeraz aparte, funtzio sintaktikoari eta esanahiari erreparatuko diogu.
Adposizio ‘askeen’ bidez ( alde, artean , bidez, buruz, gainean, kontra, ondoan, zehar …) gauzatzen diren egitura konplexuagoetara iritsiko gara azkenean: gure etxearen ondo-an , gure aurre-ra …; zuri buru-z , mendian go-ra , itsasoan zehar … Hauek ere adposizioak direla aldarrikatuko dugu.
Hemen ere leku-denborazkoak edo bestelakoak izan daitezke.

Related Results

La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
&nbsp; <p>&Lambda;έ&nu;&omicron;&sigmaf;&nbsp; &Mu;&alpha;&upsilon;&rho;&omicron;&mu;&mu;ά&tau;&eta;&sigmaf;&l...
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">&Pi;&Eta;&Lambda;&Iota;&Nu;&Alpha; &Iota;&Gamma;&Delta...
Egiturazko kasuak
Egiturazko kasuak
Perpausak, eskuarki, aditzaz gainera, beste zenbait sintagma behar ditu aditzaren inguruan, direla Determinatzaile Sintagmak (DS-ak), direla Adposizio sintagmak (AdpS-ak), direla p...
Determinatzailea eta determinatzaile sintagma
Determinatzailea eta determinatzaile sintagma
Perpausean, aditza inguratuz, izen sintagmak, adpsizio sintagmak, predikatu osagarriak eta perpausak izan daitezkeela esana dugu. Atal honetan, orain arte izen sintagmatzat hartzer...
Adjektiboa eta adjektibo sintagma
Adjektiboa eta adjektibo sintagma
Adjektiboak ere bere kategoria nagusia, bere sintagma, islatzen du, izenak, aditzak eta abarrek bezalaxe. Adjektiboak islatzen duen sintagma adjektibo sintagma da. ...
Klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta Euskal kostaldean
Klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta Euskal kostaldean
Gizakiok eragindako klima-aldaketaren inpaktua biosferaren osagai guztietan nozitzen ari da, eta modu eragingarriagoan Lurreko azaleraren bi heren baino zabalagoa den itsas plankto...

Back to Top