Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Determinatzailea eta determinatzaile sintagma

View through CrossRef
Perpausean, aditza inguratuz, izen sintagmak, adpsizio sintagmak, predikatu osagarriak eta perpausak izan daitezkeela esana dugu. Atal honetan, orain arte izen sintagmatzat hartzera ohituak gauden sintagmak bestelako egiturak direla aldarrikatuko dugu, Determinatzaile sintagmak , alegia. Determinatzailea buru baitute. Lehenbizi saiatuko gara argudiatzen zergatik DS eta ez, ia oraintsu arte esan izan den bezala, IS soila. IS baino zerbait gehiago da DS: DS-ren barneko osagaia da IS. DS-ren ardatza edo burua D(eterminatzailea) dela onartuko dugu. Mota desberdinetako elementuek osatua dago determinatzaileen multzoa: artikulua, erakusleak, zenbatzaileak, izenordainak eta abar. Determinatzaile honek ‘koroatzen’ du nolabait izenaren inguruan eraikitzen den sintagma hori, ohiko izen sintagma alegia. Erabat garatutako sintagma hau determinatzaile sintagmatzat hartuko dugu. Sintagma honen burua, ohiko eskemari jarraituz, determinatzailea da. Atal honetan determinatzaileen multzo ugaria aurkeztuko dugu lehenbizi. Ondoren, Determinatzaile Sintagma bera aurkeztuko dugu, bere osotasunean. Hots: atal honetan, jadanik aurkeztuak ditugun osagaiei (izen sintagmari, adjektibo sintagmari eta zenbatzaile sintagmari), beste bat gehituko diegu: determinatzaile sintagma. Honen burua, determinatzailea izango da.
Title: Determinatzailea eta determinatzaile sintagma
Description:
Perpausean, aditza inguratuz, izen sintagmak, adpsizio sintagmak, predikatu osagarriak eta perpausak izan daitezkeela esana dugu.
Atal honetan, orain arte izen sintagmatzat hartzera ohituak gauden sintagmak bestelako egiturak direla aldarrikatuko dugu, Determinatzaile sintagmak , alegia.
Determinatzailea buru baitute.
Lehenbizi saiatuko gara argudiatzen zergatik DS eta ez, ia oraintsu arte esan izan den bezala, IS soila.
IS baino zerbait gehiago da DS: DS-ren barneko osagaia da IS.
DS-ren ardatza edo burua D(eterminatzailea) dela onartuko dugu.
Mota desberdinetako elementuek osatua dago determinatzaileen multzoa: artikulua, erakusleak, zenbatzaileak, izenordainak eta abar.
Determinatzaile honek ‘koroatzen’ du nolabait izenaren inguruan eraikitzen den sintagma hori, ohiko izen sintagma alegia.
Erabat garatutako sintagma hau determinatzaile sintagmatzat hartuko dugu.
Sintagma honen burua, ohiko eskemari jarraituz, determinatzailea da.
Atal honetan determinatzaileen multzo ugaria aurkeztuko dugu lehenbizi.
Ondoren, Determinatzaile Sintagma bera aurkeztuko dugu, bere osotasunean.
Hots: atal honetan, jadanik aurkeztuak ditugun osagaiei (izen sintagmari, adjektibo sintagmari eta zenbatzaile sintagmari), beste bat gehituko diegu: determinatzaile sintagma.
Honen burua, determinatzailea izango da.

Related Results

La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
La pronoia d᾽Alexis Commène Raoul à Prévista
&nbsp; <p>&Lambda;έ&nu;&omicron;&sigmaf;&nbsp; &Mu;&alpha;&upsilon;&rho;&omicron;&mu;&mu;ά&tau;&eta;&sigmaf;&l...
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
North Syrian Mortaria and Other Late Roman Personal and Utility Objects Bearing Inscriptions of Good Luck
<span style="font-size: 11pt; color: black; font-family: 'Times New Roman','serif'">&Pi;&Eta;&Lambda;&Iota;&Nu;&Alpha; &Iota;&Gamma;&Delta...
Adjektiboa eta adjektibo sintagma
Adjektiboa eta adjektibo sintagma
Adjektiboak ere bere kategoria nagusia, bere sintagma, islatzen du, izenak, aditzak eta abarrek bezalaxe. Adjektiboak islatzen duen sintagma adjektibo sintagma da. ...
Egiturazko kasuak
Egiturazko kasuak
Perpausak, eskuarki, aditzaz gainera, beste zenbait sintagma behar ditu aditzaren inguruan, direla Determinatzaile Sintagmak (DS-ak), direla Adposizio sintagmak (AdpS-ak), direla p...
Klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta Euskal kostaldean
Klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta Euskal kostaldean
Gizakiok eragindako klima-aldaketaren inpaktua biosferaren osagai guztietan nozitzen ari da, eta modu eragingarriagoan Lurreko azaleraren bi heren baino zabalagoa den itsas plankto...
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
Un manoscritto equivocato del copista santo Theophilos († 1548)
<p><font size="3"><span class="A1"><span style="font-family: 'Times New Roman','serif'">&Epsilon;&Nu;&Alpha; &Lambda;&Alpha;&Nu;&...

Back to Top