Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Egiturazko kasuak

View through CrossRef
Perpausak, eskuarki, aditzaz gainera, beste zenbait sintagma behar ditu aditzaren inguruan, direla Determinatzaile Sintagmak (DS-ak), direla Adposizio sintagmak (AdpS-ak), direla perpausak (P-ak). Osagai hauek predikatuarekin eta elkarren artean dituzten erlazioak marka jakin batzuen bidez egiten dira ageriko. Euskaraz marka hauek atzizki tankerakoak dira eta dagokien sintagmari itsatsiak joan ohi dira, sintagmaren eskuinaldean. Atzizki hauetako batzuk kasuak dira eta beste batzuk adposizioak. Badira, azkenik, konplementatzaileak. 1. Kasuak (hots, kasu gramatikalak; hemen egiturazko kasuak deituko diegu): Ø (absolutiboa), -i ( datiboa ), - k ( ergatiboa ) eta -en ( genitiboa ). 2. Adposizioak : - n, -tik, -ra, -raino, -rako, -kin, -gatik, -tzat, -z … Hauek morfema itsatsiak dira, ezkerrean ageri den hitzari itsatsirik ageri baitira. Ohiko adberbioak ere ( atzo, beti, bihar, gero, han, ia, inoiz, ongi, orduan …), adposizio izan ez arren, aurrekoen kide direla aldarrikatuko dugu. Eta orobat, arrunki adposiziotzat (edo batzuetan kokapen izentzat) hartzen direnak ere: gainean, gainera, kontra, ondoren, zehar … 3. Konplementatzaileak : -(e)n/-(e)la, bait-, ba- dira perpaus jokatuetan aurkituko ditugunak. Perpaus jokatugabeek, berriz, gainerako DS-ei zor zaizkien kasu marka eta adposizio berak erakutsiko dituzte: [… -t(z)ea - Ø ] (absolutiboa), [… -t(z)ea-ri ] (datiboa), [… -t(z)ea-k ] (ergatiboa), [… -t(z)e-an ] (inesiboa), [… -t(z)e-tik ] (ablatiboa), [… -t(z)e-ra (adlatiboa), edo [… -tua -Ø] (absolutiboa), [… -tua-ri ] (datiboa), [… -tua-k ] (ergatiboa), [… -tua-z ] (instrumentala) etab. Kapitulu honetan lau kasu gramatikalak aztertuko dira banan-banan: absolutiboa, datiboa, ergatiboa eta genitiboa. Morfologiatik abiatu eta sintagma bakoitzak zer funtzio sintaktiko izan dezakeen eta nolako adiera duen azalduko dugu.
Title: Egiturazko kasuak
Description:
Perpausak, eskuarki, aditzaz gainera, beste zenbait sintagma behar ditu aditzaren inguruan, direla Determinatzaile Sintagmak (DS-ak), direla Adposizio sintagmak (AdpS-ak), direla perpausak (P-ak).
Osagai hauek predikatuarekin eta elkarren artean dituzten erlazioak marka jakin batzuen bidez egiten dira ageriko.
Euskaraz marka hauek atzizki tankerakoak dira eta dagokien sintagmari itsatsiak joan ohi dira, sintagmaren eskuinaldean.
Atzizki hauetako batzuk kasuak dira eta beste batzuk adposizioak.
Badira, azkenik, konplementatzaileak.
1.
Kasuak (hots, kasu gramatikalak; hemen egiturazko kasuak deituko diegu): Ø (absolutiboa), -i ( datiboa ), - k ( ergatiboa ) eta -en ( genitiboa ).
2.
Adposizioak : - n, -tik, -ra, -raino, -rako, -kin, -gatik, -tzat, -z … Hauek morfema itsatsiak dira, ezkerrean ageri den hitzari itsatsirik ageri baitira.
Ohiko adberbioak ere ( atzo, beti, bihar, gero, han, ia, inoiz, ongi, orduan …), adposizio izan ez arren, aurrekoen kide direla aldarrikatuko dugu.
Eta orobat, arrunki adposiziotzat (edo batzuetan kokapen izentzat) hartzen direnak ere: gainean, gainera, kontra, ondoren, zehar … 3.
Konplementatzaileak : -(e)n/-(e)la, bait-, ba- dira perpaus jokatuetan aurkituko ditugunak.
Perpaus jokatugabeek, berriz, gainerako DS-ei zor zaizkien kasu marka eta adposizio berak erakutsiko dituzte: [… -t(z)ea - Ø ] (absolutiboa), [… -t(z)ea-ri ] (datiboa), [… -t(z)ea-k ] (ergatiboa), [… -t(z)e-an ] (inesiboa), [… -t(z)e-tik ] (ablatiboa), [… -t(z)e-ra (adlatiboa), edo [… -tua -Ø] (absolutiboa), [… -tua-ri ] (datiboa), [… -tua-k ] (ergatiboa), [… -tua-z ] (instrumentala) etab.
Kapitulu honetan lau kasu gramatikalak aztertuko dira banan-banan: absolutiboa, datiboa, ergatiboa eta genitiboa.
Morfologiatik abiatu eta sintagma bakoitzak zer funtzio sintaktiko izan dezakeen eta nolako adiera duen azalduko dugu.

Related Results

ZIENTZIA eta ETIKA: patologia eta iruzurra ikerketa zientifikoan
ZIENTZIA eta ETIKA: patologia eta iruzurra ikerketa zientifikoan
Zientzia jarduera objektiboa eta neurri handi batean eszeptikoa izan arren, hezur-haragizko zientzialarien ahuleziek eta kanpoko presioek autoengainura (Zientzia Patologikoa) edo b...
Familia-enpresak eta finantzaketa: zuzendaritza-organoen ezaugarri eta erabakiak
Familia-enpresak eta finantzaketa: zuzendaritza-organoen ezaugarri eta erabakiak
Familia-enpresek berebiziko garrantzia dute bai estatu-mailan bai eta nazioarte-mailan ere. Dauzkaten izaera eta ezaugarri bereizgarriek enpresa horien hainbat esparrutan eragiten ...
«Ez da mattetzen erakutsi». Azpeitia, hitanoa eta generoen arteko arrakala
«Ez da mattetzen erakutsi». Azpeitia, hitanoa eta generoen arteko arrakala
Hitanoaren erabileran alde handia dago igorlearen nahiz hartzailearen generoaren arabera: joera orokortua da hika gutxiago egiten dutela emakumeek, eta egiten zaiela emakumeei, eta...
Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo
Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo
Euskararen biziberritze-prozesuan hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ari dira garatzen aldi berean. Ezagutzari dagokionean, espero zena baino gehiago hazi dela esan daiteke, eta e...
Perpausa
Perpausa
Perpausa da gramatikaren aztergai nagusia. Azken batean, perpausak ‘sortzeko’ tresna bat da gramatika. Alde honetatik, hizkuntza perpaus multzo bat litzateke, azkenik gabea. Gramat...

Back to Top