Javascript must be enabled to continue!
Maria SS.ª Concepciocoaren Sermoia (1772an predikatua): Larramendiren beste sermoi baten kopia ote?
View through CrossRef
Arestiko lan batean (Lakarra 2023a) egile, data eta tokirik gabeko Asuntzioko Sermoia (aurrerantzean AS) Loiolan 1740ko abuztuaren 14an Manuel Larramendik emandakoaren kopia dela erakutsi genuen. Oraingoan argitaratzen dugun Kontzepzioko Sermoia (aurrerantzean KS) hau harekin batera gordetzen da Gasteizko Antso Jakitunaren Fundazioaren artxiboan. Honek 1772ko data darama, baina data hori ez benetako egilearen lanari, baizik kopiagile ezezagun batek nonbait (Goierri aldean, seguruenik) zuzeneko edo zeharkako kopia predikatu zueneko aldiari dagokio, ezta gorde den lekukotasuna ekoitzi zeneko urteari ere; nolanahi ere kopia hori(ek), originala baino zenbait urte —eta are hamarkada— modernoagoa(k) bide d(ir)a.ASrekin gertatu ez bezala, KSrentzat peitu dugu testuaz beraz kanpoko berririk egiletasunaz edo jatorriaz eta, horrenbestez, testuaren beraren barneko analisiaz baino ezin egin liteke oraingoz aitzina gai horien ikerketan. Era askotako arrazoi bateragarrietan funtsaturik, erakutsiko dugu KSren kopia hau (gutxienez) aurreko original baten zordun dela —beharbada tarteko kopia gehiagorena ere bai, halaber—. Orobat, hizkuntzaren analisiak, bereziki, bere lexiko hain markagarriaren azterketa xeheak, ia ezinbesteko egiten du Larramendiren eskutik atera zela ondorioztatzea. Nahiz haren AzkS., SAgS. eta (batez ere) AndS.aren mailako ornatusera ez iritsi, sermoia ez da inolaz ere arrunta eta hain dira ugari KSren HHrekiko zorrak eta L.ren gainerako testuekiko kidetasunak, non gure azterketek ezin ginderamatzaketen bestetara. Aipatu ezaugarri horiezaz landa, KSn ez dira falta era ezberdinetako (testu- eta hiztegi-) hapaxak edo ia hapaxak, 1800 arte bertakotu gabe ziren hitzak edota —HHn lekukotu ez arren— hor aurreikusitako erara L.ren beraren eta gainerakoen testuetan legez sortutako formak; ezin ahantz litezke, berariaz ohi baino oparoago erabiliaz haien ezagutza hedatzeko KS bezalako testu labur honetako forma errepikatuak ere.Aurreko argudio multzo guztiaren indargarri, analisi bideetan ere berrikuntzarik ekarri nahi izan dugu; demagun, L.k sortu, «bataiatu» nahiz iturri ezberdinetarik jaso eta zabaldu zituen hitzen bidez —ez horrelako bakarraz baina hiruzpalauz— hornitutako hainbat esaldi aztertuaz; horien bidez, aurretiaz horietako bakoitzean eriden Larramendiren egiletasunaren aldeko frogak sendotzen eta are gainditzen dituzten sare lexikoak ikertu ditugu, beren froga-balioaren berebiziko garrantzia erakutsiaz.
Title: Maria SS.ª Concepciocoaren Sermoia (1772an predikatua): Larramendiren beste sermoi baten kopia ote?
Description:
Arestiko lan batean (Lakarra 2023a) egile, data eta tokirik gabeko Asuntzioko Sermoia (aurrerantzean AS) Loiolan 1740ko abuztuaren 14an Manuel Larramendik emandakoaren kopia dela erakutsi genuen.
Oraingoan argitaratzen dugun Kontzepzioko Sermoia (aurrerantzean KS) hau harekin batera gordetzen da Gasteizko Antso Jakitunaren Fundazioaren artxiboan.
Honek 1772ko data darama, baina data hori ez benetako egilearen lanari, baizik kopiagile ezezagun batek nonbait (Goierri aldean, seguruenik) zuzeneko edo zeharkako kopia predikatu zueneko aldiari dagokio, ezta gorde den lekukotasuna ekoitzi zeneko urteari ere; nolanahi ere kopia hori(ek), originala baino zenbait urte —eta are hamarkada— modernoagoa(k) bide d(ir)a.
ASrekin gertatu ez bezala, KSrentzat peitu dugu testuaz beraz kanpoko berririk egiletasunaz edo jatorriaz eta, horrenbestez, testuaren beraren barneko analisiaz baino ezin egin liteke oraingoz aitzina gai horien ikerketan.
Era askotako arrazoi bateragarrietan funtsaturik, erakutsiko dugu KSren kopia hau (gutxienez) aurreko original baten zordun dela —beharbada tarteko kopia gehiagorena ere bai, halaber—.
Orobat, hizkuntzaren analisiak, bereziki, bere lexiko hain markagarriaren azterketa xeheak, ia ezinbesteko egiten du Larramendiren eskutik atera zela ondorioztatzea.
Nahiz haren AzkS.
, SAgS.
eta (batez ere) AndS.
aren mailako ornatusera ez iritsi, sermoia ez da inolaz ere arrunta eta hain dira ugari KSren HHrekiko zorrak eta L.
ren gainerako testuekiko kidetasunak, non gure azterketek ezin ginderamatzaketen bestetara.
Aipatu ezaugarri horiezaz landa, KSn ez dira falta era ezberdinetako (testu- eta hiztegi-) hapaxak edo ia hapaxak, 1800 arte bertakotu gabe ziren hitzak edota —HHn lekukotu ez arren— hor aurreikusitako erara L.
ren beraren eta gainerakoen testuetan legez sortutako formak; ezin ahantz litezke, berariaz ohi baino oparoago erabiliaz haien ezagutza hedatzeko KS bezalako testu labur honetako forma errepikatuak ere.
Aurreko argudio multzo guztiaren indargarri, analisi bideetan ere berrikuntzarik ekarri nahi izan dugu; demagun, L.
k sortu, «bataiatu» nahiz iturri ezberdinetarik jaso eta zabaldu zituen hitzen bidez —ez horrelako bakarraz baina hiruzpalauz— hornitutako hainbat esaldi aztertuaz; horien bidez, aurretiaz horietako bakoitzean eriden Larramendiren egiletasunaren aldeko frogak sendotzen eta are gainditzen dituzten sare lexikoak ikertu ditugu, beren froga-balioaren berebiziko garrantzia erakutsiaz.
Related Results
Pelatihan Komputer Untuk Meningkatkan Keterampilan Administrasi Pengurus Yayasan Kopia Raya Insani
Pelatihan Komputer Untuk Meningkatkan Keterampilan Administrasi Pengurus Yayasan Kopia Raya Insani
Yayasan Kopia Raya Insani berada pada kecamatan Mampang Prapatan Jakarta Selatan tepatnya berada di Jalan Mampang Prapatan VII Rt 010/003 No. 26 Kelurahan Tegal Parang Kecamatan M...
Evaluation of a quality improvement intervention to reduce anastomotic leak following right colectomy (EAGLE): pragmatic, batched stepped-wedge, cluster-randomized trial in 64 countries
Evaluation of a quality improvement intervention to reduce anastomotic leak following right colectomy (EAGLE): pragmatic, batched stepped-wedge, cluster-randomized trial in 64 countries
Abstract
Background
Anastomotic leak affects 8 per cent of patients after right colectomy with a 10-fold increased risk of posto...
Larramendiren apologiaren XVIII. mendeko bizitza, edo zergatik ez den bibliografia lana ahaztu behar
Larramendiren apologiaren XVIII. mendeko bizitza, edo zergatik ez den bibliografia lana ahaztu behar
Lan honetan Larramendiren “apologia” izenaz ezagun den liburuak (De la antigüedad…) egilearen bizian izan zituen bi edizioak eta jasan zituen gorabeherak aztertu ditugu, beraren in...
Dikazteluko sermoia
Dikazteluko sermoia
“Goinafarrera Hegoaldeko” deritzan euskalkian idatzirik Dikaztelun agertu berri den sermoi baten azterketa da hau.
Lehendabizi, 1805ean gaztelerazko “Año Christiano”-tik eusk...
Obesity rise plateaus in developed nations and accelerates in developing nations
Obesity rise plateaus in developed nations and accelerates in developing nations
Abstract
Global reporting of obesity is commonly based on comparisons over multiple decades
1
and lac...
Diminishing benefits of urban living for children and adolescents’ growth and development
Diminishing benefits of urban living for children and adolescents’ growth and development
AbstractOptimal growth and development in childhood and adolescence is crucial for lifelong health and well-being1–6. Here we used data from 2,325 population-based studies, with me...
Relaxed template specificity in fowl adenovirus 1 DNA replication initiation
Relaxed template specificity in fowl adenovirus 1 DNA replication initiation
The fowl adenovirus 1 (FAdV-1) isolates PHELPS and OTE are highly similar, but have striking differences in the repeat region of the inverted terminal repeat (ITR). Whilst the repe...
Completion of an Individualized Learning Plan for Otology-Related Milestone Subcompetencies Leads to Improved Otology Section Otolaryngology Training Exam Scores
Completion of an Individualized Learning Plan for Otology-Related Milestone Subcompetencies Leads to Improved Otology Section Otolaryngology Training Exam Scores
Objective:
To examine the relationships among self-assessment of knowledge in otology via an individualized learning plan (ILP), otology milestone achievement rate, and...

