Javascript must be enabled to continue!
Korrika, nortasun kolektiboaren eraikuntzarako: #korrika22-ren aztarna digitalaren azterketa
View through CrossRef
Korrika euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten aldeko ekimen herrikoi eta parte-hartzaileena da. Euskaltzaleek 2.000 kilometro inguru egiten dituzte txandaka hamaika egunez, etenik gabe. Ikerketa lan honek 22. Korrika digitala aztertzen du Twitterren, COVID 19-ak eragindako pandemiaren ondoren egindako lehena, Sare Sozialen Analisia eta Edukiaren Azterketa Deskriptiboa konbinatuz. 13.739 ziberaktibisten 52.210 txio kapturatu eta aztertzen dira (2022ko martxoaren 1etik apirilaren 30era), eta elkarrizketako liderrei, erabilitako hizkuntzari, eduki biralizatuenei eta abarrei buruz informazioa erauzten da. Emaitzek erakusten dute zibernauten komunitatea digitalki mobilizatzen dela ekitaldi fisikoarekin batera, eta Korrika digitalak izaera horizontal eta kohesionatu bat sortzen duela, lidergo partekatuekin eta hainbat hizkuntza erabiliz hizkuntza gutxituekiko sentsibilizatutako nazioarteko beste komunitate batzuekiko harreman aktibistak sustatzeko. Bestalde, eduki biralizatuenak ikus-entzunezko formatuzkoak dira, eta metafora bisualekin euskal nortasun kolektiboa eraikitzen laguntzen dute, esfortzuarekin, erromantizismoarekin, ausardiarekin, lankidetzaren eta antzeko baloreei erreferentzia eginda. Beste fenomeno nabarmen bat da elkarrizketa, nagusiki, mezu eta sinbolo positiboen inguruan garatzen dela, eta komunitate zibernautak modu eraginkorrean isolatzen dituela gorroto-diskurtsoen zantzuak. Ikerketa honen diseinu metodologikoa beste fenomeno sozial batzuk aztertzeko baliatu dezake komunitate zientifikoak, datua (Twitterreko interakzioak) ezagutza bihurtzen baitu. Hala nola, interpelatutako eragileek ere antzeko ikerketak egin ditzakete erabaki estrategikoak hartzeko.
Title: Korrika, nortasun kolektiboaren eraikuntzarako: #korrika22-ren aztarna digitalaren azterketa
Description:
Korrika euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten aldeko ekimen herrikoi eta parte-hartzaileena da.
Euskaltzaleek 2.
000 kilometro inguru egiten dituzte txandaka hamaika egunez, etenik gabe.
Ikerketa lan honek 22.
Korrika digitala aztertzen du Twitterren, COVID 19-ak eragindako pandemiaren ondoren egindako lehena, Sare Sozialen Analisia eta Edukiaren Azterketa Deskriptiboa konbinatuz.
13.
739 ziberaktibisten 52.
210 txio kapturatu eta aztertzen dira (2022ko martxoaren 1etik apirilaren 30era), eta elkarrizketako liderrei, erabilitako hizkuntzari, eduki biralizatuenei eta abarrei buruz informazioa erauzten da.
Emaitzek erakusten dute zibernauten komunitatea digitalki mobilizatzen dela ekitaldi fisikoarekin batera, eta Korrika digitalak izaera horizontal eta kohesionatu bat sortzen duela, lidergo partekatuekin eta hainbat hizkuntza erabiliz hizkuntza gutxituekiko sentsibilizatutako nazioarteko beste komunitate batzuekiko harreman aktibistak sustatzeko.
Bestalde, eduki biralizatuenak ikus-entzunezko formatuzkoak dira, eta metafora bisualekin euskal nortasun kolektiboa eraikitzen laguntzen dute, esfortzuarekin, erromantizismoarekin, ausardiarekin, lankidetzaren eta antzeko baloreei erreferentzia eginda.
Beste fenomeno nabarmen bat da elkarrizketa, nagusiki, mezu eta sinbolo positiboen inguruan garatzen dela, eta komunitate zibernautak modu eraginkorrean isolatzen dituela gorroto-diskurtsoen zantzuak.
Ikerketa honen diseinu metodologikoa beste fenomeno sozial batzuk aztertzeko baliatu dezake komunitate zientifikoak, datua (Twitterreko interakzioak) ezagutza bihurtzen baitu.
Hala nola, interpelatutako eragileek ere antzeko ikerketak egin ditzakete erabaki estrategikoak hartzeko.
Related Results
Taxonomic review of the ladybird genus Sticholotis from China (Coleoptera: Coccinellidae)
Taxonomic review of the ladybird genus Sticholotis from China (Coleoptera: Coccinellidae)
The Chinese species of the genus Sticholotis Crotch are described, a key for their identification is provided and most of the species are illustrated. The number of Chinese species...
Correr la lengua: el fenómeno de la Korrika
Correr la lengua: el fenómeno de la Korrika
To run the language: The phenomenon of KorrikaThe article deals with the peculiarities of the phenomenon of modern Spanish sports discourse, which is studied as an entity clearly d...
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiare...
P1624Blockade of protease activated receptor-1 signaling attenuates cardiac hypertrophy and fibrosis in renin-overexpressing hypertensive mice
P1624Blockade of protease activated receptor-1 signaling attenuates cardiac hypertrophy and fibrosis in renin-overexpressing hypertensive mice
Abstract
Introduction
Recent evidences have demonstrated that coagulation pathway is involved in cardiovascular remodeling induc...
«Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa
«Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa
Artikulu honetan Viva Jesus dotrinaren edizio kritiko berri bat aurkezten dugu, Mitxelena 1954n ez bezala, oraingo honetan jatorrizko argitaratua erabiliz eta amaieran faksimileak ...
Bokalen arteko herskari ahoskabeen ahostuntzea Arratian (Bizkaia)
Bokalen arteko herskari ahoskabeen ahostuntzea Arratian (Bizkaia)
Lan honetan bokalen arteko herskari ahoskabeak ahostun bihurtzen diren aztertu da. Lana burutu ahal izateko Arratiako gazteak aukeratu dira eta azterketa ikuspuntu bitatik egin da;...
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa.
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa.
Jarraian aurkezten den ikerketa (FLOASS proiektua) Cadizeko Unibertsitateak, Valentziako Unibertsitateak, Oviedoko Unibertsitateak, Rovira i Virgili Unibertsitateak eta Euskal Herr...
Comparison of Remote Electrical Neuromodulation and Standard-Care Medications for Acute Treatment of Migraine in Adolescents: A Post Hoc Analysis
Comparison of Remote Electrical Neuromodulation and Standard-Care Medications for Acute Treatment of Migraine in Adolescents: A Post Hoc Analysis
Abstract
Objective
There is an unmet need for new, efficacious, well-tolerated, acute treatments for migraine in adolescents. Re...

