Javascript must be enabled to continue!
Emozioen eragina erabakiak hartzean
View through CrossRef
Lan honen helburua da gaur egun emozioek erabakiak hartzean duten zeregina aztertzea. Etengabe hartzen ditugu erabakiak. Batzuk garrantzitsuak dira, edo oso garrantzitsuak, beste batzuk ez hainbeste. Emaitzak garrantzi handikoak direnean, erabaki ona hartzeko nahia ulergarria da, noski. Baina galdera da zer egin behar lukeen jendeak horretarako. Gehienei erakutsi ziguten erabaki bat hartu baino lehen arretaz aztertu behar ditugula aukerak, eta aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak neurtu. Gure erabakiek aukeren azterketa arrazionalean oinarritu behar dute, izaki logikoak garelako. Hori da Platonen eta Descartesen filosofien atzean aurki dezakegun ideia; ekonomia modernoa ere ideia berean oinarritzen da, baita zientzia kognitiboaren ikerketa ere hamarkada askotan. Izaki arrazionaltzat hartu gaituzte, arrazionaltasunak egin gintuen gizaki. Baina egia da? Zer esan gizakien alde emozionalara buruz? Ez al gara arrazionalak bezain emozionalak? Platonez (eta haren gurdiaren metaforaz) gero, mendebaldeko pentsalari gehienak bat zetozen, emozioek, kasurik okerrenean, oztopatu egiten dutela arrazoia, eta, kasurik onenean, kalterik egiten ez duen luxua direla. Emozioen ikuspegi negatiboa da. Duela 35 urte, ordea, emozioen ikuspegi positiboaren garaia hasi zen. Iritzi positiboaren arabera, arrazoiz jokatu eta erabaki onak hartu nahi baditugu, emozioak erabakigarriak dira. Azaldu nahi dudana hauxe da: gure pentsamendu arrazionala, edo, nahiago bada gure arrazoi hutsa, ez dela nahikoa hartzen ditugun erabakiak, gehienak behintzat, nola hartzen ditugun azaltzeko. Taylorrek literatura eta musika jartzen dituen lekuan hemen emozioa jar daiteke. Edo, beharbada, egokiago litzateke esatea literaturak eta musikak, hor, gure arrazoibidean oro har eta gure erabaki-hartzean zehazkiago, emozioak duen eragina iradokitzen dutela. Aitor dezadan, bestalde, atseginez irakurri nituela Taylorren hitzak eta, beharbada, hori izan dela hona ekartzeko arrazoi nagusia. Bestalde, sentimenduek jarri dute martxan Xabier Arrazola zenari omenaldi hau eskaintzeko proiektua.
Title: Emozioen eragina erabakiak hartzean
Description:
Lan honen helburua da gaur egun emozioek erabakiak hartzean duten zeregina aztertzea.
Etengabe hartzen ditugu erabakiak.
Batzuk garrantzitsuak dira, edo oso garrantzitsuak, beste batzuk ez hainbeste.
Emaitzak garrantzi handikoak direnean, erabaki ona hartzeko nahia ulergarria da, noski.
Baina galdera da zer egin behar lukeen jendeak horretarako.
Gehienei erakutsi ziguten erabaki bat hartu baino lehen arretaz aztertu behar ditugula aukerak, eta aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak neurtu.
Gure erabakiek aukeren azterketa arrazionalean oinarritu behar dute, izaki logikoak garelako.
Hori da Platonen eta Descartesen filosofien atzean aurki dezakegun ideia; ekonomia modernoa ere ideia berean oinarritzen da, baita zientzia kognitiboaren ikerketa ere hamarkada askotan.
Izaki arrazionaltzat hartu gaituzte, arrazionaltasunak egin gintuen gizaki.
Baina egia da? Zer esan gizakien alde emozionalara buruz? Ez al gara arrazionalak bezain emozionalak? Platonez (eta haren gurdiaren metaforaz) gero, mendebaldeko pentsalari gehienak bat zetozen, emozioek, kasurik okerrenean, oztopatu egiten dutela arrazoia, eta, kasurik onenean, kalterik egiten ez duen luxua direla.
Emozioen ikuspegi negatiboa da.
Duela 35 urte, ordea, emozioen ikuspegi positiboaren garaia hasi zen.
Iritzi positiboaren arabera, arrazoiz jokatu eta erabaki onak hartu nahi baditugu, emozioak erabakigarriak dira.
Azaldu nahi dudana hauxe da: gure pentsamendu arrazionala, edo, nahiago bada gure arrazoi hutsa, ez dela nahikoa hartzen ditugun erabakiak, gehienak behintzat, nola hartzen ditugun azaltzeko.
Taylorrek literatura eta musika jartzen dituen lekuan hemen emozioa jar daiteke.
Edo, beharbada, egokiago litzateke esatea literaturak eta musikak, hor, gure arrazoibidean oro har eta gure erabaki-hartzean zehazkiago, emozioak duen eragina iradokitzen dutela.
Aitor dezadan, bestalde, atseginez irakurri nituela Taylorren hitzak eta, beharbada, hori izan dela hona ekartzeko arrazoi nagusia.
Bestalde, sentimenduek jarri dute martxan Xabier Arrazola zenari omenaldi hau eskaintzeko proiektua.
Related Results
Eskolako kanpo espazioaren eraldaketaren eragina Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengan
Eskolako kanpo espazioaren eraldaketaren eragina Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengan
Ikasleek 30 minutu inguru igarotzen dituzte jolastokian egunero, hauek askatasunez jolasteko eta mugitzeko aukera ematen dute, baina jolasteko edozein lekuk balio duen arren, garra...
Emozioak musika absolutuan
Emozioak musika absolutuan
Emozioek musika absolutuan duten lekua argitzeko bi azalpen nagusi daude. Lehena konpositoreak sorkuntza unean bizitako egoera emotiboarekin edo musika adierazkorrak entzulearengan...
Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN) duten haur elebidunen hizkuntza gaitasunak
Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN) duten haur elebidunen hizkuntza gaitasunak
Munduan, haurren erdia baino gehiago elebiduna da (Grosjean, 2010). Horrez gain, autismoa diagnostikatu zaien haur elebidunen kopurua geroz eta handiagoa da (Gilhuber eta al., 2023...
Thinking twice
Thinking twice
Liburu hau eskuetan hartzean, irakurleak, segur aski, aurrena azalean jarriko du arreta. Hor, liburuaren izena, egilearen izena eta irudi bat aurkituko ditu. Hasteko, esan dezadan ...
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora
Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiare...
Hizkuntza-ikasleen testu-corpus etiketatuaren analisia eta interpretazioa B2 eta C1 mailetan
Hizkuntza-ikasleen testu-corpus etiketatuaren analisia eta interpretazioa B2 eta C1 mailetan
Gero eta garrantzitsuagoa da ikerketan sorturiko datuak erakustea, are ikerketaren fidagarritasuna edota gai berean interesa duten ikerlariekin partekatzea ere, itxi gabeko ikerket...
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko informazio ez-finantzarioa o satzea Espainian. Ingurumen ataleko informazioaren azterketa lau sektoretako enpresetan
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko informazio ez-finantzarioa o satzea Espainian. Ingurumen ataleko informazioaren azterketa lau sektoretako enpresetan
Espainian, enpresa handienak behartuta daude informazio ez-finantzarioa azaltzeko agiri bat osatzera. Artikulu honen helburua da, Edukiaren Analisiaren bidez, ingurumen-dibulgazioa...
Herri-politiken eraldaketa errazteko artea
Herri-politiken eraldaketa errazteko artea
Egungo erronka ekologiko, politiko eta sozialei aurre egiteko politika publikoak eraldatzeko beharrari heltzen dio liburuak, eta ekintza-ikerketa funtsezko metodologia gisa proposa...

