Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustikoz

View through CrossRef
Ikerketa honen helburu nagusia ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustiko aztertzea da. Horretarako, lagina 36 esaldik osatzen dute, horietako 18 ahots arruntean gauzatuak eta beste 18ak ahots murmurikatuan. 12 galdera azentuen gauzapena ikertzeko erabili dira eta 6 intonazioarena ikertzeko. [a] bokalaren formakinak aztertzeko esaldi mota guztiak erabili dira (datuen azterketaren atalaren azpiataletan esaldi zehatzak agertuko dira). Inkesta egiteko eduki dugun informatzailea Igorreko 23 urteko andrazko bat izan da. Berorren ama-hizkuntza bertako euskararen barietate tradizionala izan da eta ikasketa guztiak euskaraz egin ditu. Emaitzen artean, hurrengoak dauzkagu: (1) ahots murmurikatuaren ezaugarririk nabarmenenak, ahots arruntaren aldean, f0rik ez egotea eta intonazioa apalagoa izatea dira; (2) iraupenari dagokionez, ahots murmurikatuan eginiko esaldiak luzexeagoak dira, berau estatistikoki esanguratsua izan ez arren; (3) [a] bokalaren formakinen azterketan ahots mota estatistikoki esanguratsua da bokalaren f1 eta f2 formakinei dagokienez; horrela bada, ahots murmurikatuan [a] bokala irekiagoa eta aurreratuagoa da ahots arruntean baino; (4) ahots murmurikatuan azentuaren korrelatu akustiko nagusia iraupena da; (5) silaba azentuduna luzeagoa da azentu bakoa baino; azkenik, (6) adierazpenezkoen eta bai/ez erako galderen bereizkuntzan iraupena eta intonazioa biak erabiltzen dira, baina esaldiaren azken silaban kontraste handiagoa gertatzen da gainerako egonguneetan baino. Bai/ez erako galderen azken silabak luzeagoak eta intentsitate altuagokoak dira adierazpen-esaldienak baino.
Title: Ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustikoz
Description:
Ikerketa honen helburu nagusia ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustiko aztertzea da.
Horretarako, lagina 36 esaldik osatzen dute, horietako 18 ahots arruntean gauzatuak eta beste 18ak ahots murmurikatuan.
12 galdera azentuen gauzapena ikertzeko erabili dira eta 6 intonazioarena ikertzeko.
[a] bokalaren formakinak aztertzeko esaldi mota guztiak erabili dira (datuen azterketaren atalaren azpiataletan esaldi zehatzak agertuko dira).
Inkesta egiteko eduki dugun informatzailea Igorreko 23 urteko andrazko bat izan da.
Berorren ama-hizkuntza bertako euskararen barietate tradizionala izan da eta ikasketa guztiak euskaraz egin ditu.
Emaitzen artean, hurrengoak dauzkagu: (1) ahots murmurikatuaren ezaugarririk nabarmenenak, ahots arruntaren aldean, f0rik ez egotea eta intonazioa apalagoa izatea dira; (2) iraupenari dagokionez, ahots murmurikatuan eginiko esaldiak luzexeagoak dira, berau estatistikoki esanguratsua izan ez arren; (3) [a] bokalaren formakinen azterketan ahots mota estatistikoki esanguratsua da bokalaren f1 eta f2 formakinei dagokienez; horrela bada, ahots murmurikatuan [a] bokala irekiagoa eta aurreratuagoa da ahots arruntean baino; (4) ahots murmurikatuan azentuaren korrelatu akustiko nagusia iraupena da; (5) silaba azentuduna luzeagoa da azentu bakoa baino; azkenik, (6) adierazpenezkoen eta bai/ez erako galderen bereizkuntzan iraupena eta intonazioa biak erabiltzen dira, baina esaldiaren azken silaban kontraste handiagoa gertatzen da gainerako egonguneetan baino.
Bai/ez erako galderen azken silabak luzeagoak eta intentsitate altuagokoak dira adierazpen-esaldienak baino.

Related Results

Arakilgo euskara: kokagunearen auzia eta datuen fidagarritasuna
Arakilgo euskara: kokagunearen auzia eta datuen fidagarritasuna
Artikulu honetan alderdi batetik Nafarroa Garaiko Arakil ibarreko euskararen ezaugarri sorta bat aztertu da eta bestetik, inkestetan bildu diren emaitzen fidagarritasunaz oharrak e...
Sakanerak
Sakanerak
Oraingo honetan, Sakana osoan (Ziorditik Irurtzunenarino) baliatzen den euskara ez estandarizatuaren ezaugarriak bildu eta erkatu dira, bi eremu nagusi bereizi direlarik orokorrean...
Etxebizitzaren arazoa eta kooperatibismoa: zenbait hausnarketa
Etxebizitzaren arazoa eta kooperatibismoa: zenbait hausnarketa
Artikulu honetan etxebizitza-kooperatiben gaiari helduko zaio, beti ere EAEn bizi dugun etxebizitzaren arazoaren eta aplikatzen den etxebizitza-politikaren testuinguruan. Honela, l...
Urumeako zilegimendietako toponimia: zenbait ohar
Urumeako zilegimendietako toponimia: zenbait ohar
Artikuluaren mintzagaia Urumeako zilegimendietako toponimia doktorego tesia da. Ikerlan horretan aztertzen den lurraldea Gipuzkoako ipar-sortaldean dago. Donostia, Hernani eta Urni...
Antzuola Herri Eskola. Eskola ongizatearen eraikuntzan kontzeptua mugatuz eta zabalduz
Antzuola Herri Eskola. Eskola ongizatearen eraikuntzan kontzeptua mugatuz eta zabalduz
Hezkuntzako erronka nagusienetako bat egungo aniztasunari modu positiboan aurre egin eta inklusiora bidea irekitzea da. Bide honetan, hezkuntzako marko legalak dio gizabanakoen ong...
Euskal metatesiak: abiaburua haien ikerketarako
Euskal metatesiak: abiaburua haien ikerketarako
Metatesiak, orokorrean katea fonikoaren sekuentziaren segmentu edo ezaugarrien edozein ordena aldaketa bezala ulertzen dena, bere sailkapen tipologikoan aurrerapen handia jaso du B...
Kooperatiben konkurtsoaren inguruan zenbait datu eta hausnarketa
Kooperatiben konkurtsoaren inguruan zenbait datu eta hausnarketa
Lan honetan 2005-2013 epealdirako Espainian, Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan kooperatibek konkurtsoan egoteko duten tendentzia aztertzen da, hurrengo datuak alderatuz:...
Irañetako euskara
Irañetako euskara
Aurreko urteetan burututako zenbait artikuluren (Bakaikuko hizkera, Lizarragabengoko euskara) bidetik jarraituz, oraingoan Irañetako euskarari erreparatu diot. Sakana haranean eusk...

Back to Top