Javascript must be enabled to continue!
Sakanerak
View through CrossRef
Oraingo honetan, Sakana osoan (Ziorditik Irurtzunenarino) baliatzen den euskara ez estandarizatuaren ezaugarriak bildu eta erkatu dira, bi eremu nagusi bereizi direlarik orokorrean: Burundako harana mendebaldean, alde batetik; eta Sakana erdialdea (‘Barranca’) eta Arakil, beste aldetik. Eta erkaketaren ondorioak nabariagoak izan daitezen, eremu bakoitzeko mugako hizkeren ezaugarriak ere azaldu dira. Bakaikuko zenbait ezaugarri jasoak daude, Burunda eta Sakana erdialdearen arteko zubi-lanak egiten dituelako hizkera honek; eta, bestalde, Irañetako ezaugarriak gehienbat eta Urritzolako beste zenbait ere azaldu dira. Lehen herriak, Irañetak, Sakana erdialdeko ekialdean bizirik dagoen azken hizkera baliatzen du. Bigarrenak, Urritzolak, berriz, Arakil haraneko azkenetariko lekukotasuna utzi digu.
Gobierno de Navarra. Departamento de Cultura y Deporte
Title: Sakanerak
Description:
Oraingo honetan, Sakana osoan (Ziorditik Irurtzunenarino) baliatzen den euskara ez estandarizatuaren ezaugarriak bildu eta erkatu dira, bi eremu nagusi bereizi direlarik orokorrean: Burundako harana mendebaldean, alde batetik; eta Sakana erdialdea (‘Barranca’) eta Arakil, beste aldetik.
Eta erkaketaren ondorioak nabariagoak izan daitezen, eremu bakoitzeko mugako hizkeren ezaugarriak ere azaldu dira.
Bakaikuko zenbait ezaugarri jasoak daude, Burunda eta Sakana erdialdearen arteko zubi-lanak egiten dituelako hizkera honek; eta, bestalde, Irañetako ezaugarriak gehienbat eta Urritzolako beste zenbait ere azaldu dira.
Lehen herriak, Irañetak, Sakana erdialdeko ekialdean bizirik dagoen azken hizkera baliatzen du.
Bigarrenak, Urritzolak, berriz, Arakil haraneko azkenetariko lekukotasuna utzi digu.

