Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Zarautz loraldi berrian

View through CrossRef
Herri dinamika askotan ageri dira parte hartze prozesuen harira eragindako ekimenak; haietan guztietan argi izpi bat eskaintzera dator hau. Oinarria proiektu artistiko bat garatzeko Txopitea Beka da. Parte hartze prozesuak herritarrak sortzera animatu eta emaitzak herritarrengana zabaldu nahi ditu. Herritar guztiei zergatik Zarautz eta zergatik horrelakoak garen horrelako Zarautzen azaldu zaie lehen fase batean. Planoen dimentsiotatik hirurako jauzia ere egin da; hitzaldi, tailer eta dinamikekin herritarrak sentsibilizatu eta haien ekarpenak jaso dira. Bigarren fasean nolako etorkizuna eraikiko dugun irudikatu dugu. Orain arte darabiltzagun tresna arrazionalek dituzten gabeziak gaindituko dira dimentsio berrietara kolektiboki jauzi eginaz. Proposamen honek arkitekturaren, arkitektoen sormen lanen, eta herritarren arteko lubakian zubiak eraikitzea ere du xede.  Inoiz baino beharrezkoagoa zaigu irudimena eta poesia, gure gogoa egunerokotasunaren estutasunak gainditzeko aukera eskainiko digun perspektiba berrietara bideratzea. Herritarren eguneroko jardueren espazioari begirada artistikoa, poetikoa, eskaintzearekin herritarrena den esparruan eraikitzaileki eragingo da. Azken gauzapenak aurrera so egiten du, etorkizuneko Zarautz eraikiz; eskalan lehenengo, ondoren Zarautz errealean eragiteko. Emaitza formala hiri altzari gisako maketa da. Oinarria egurrezko lorontzi erraldoia da Zarautzen oinplantaren formaz. Ohiko zurgintza teknikak erabili dira, herrian galduak ditugun ontzioletakoak. Maketa landaretzaz bete da. Espazio berdina bete arren elkar lagundu eta elikatzen diren landare espe­zieen errealitatearen metafora gisan, herritarrak modu horretan jardutera animatuz; elkar elikatzeko bizi baikara Zarautzen. Maketaren azken gauzapena, aurrez landutako diseinuen arabera, haurrekin egin da; haiek etorkizuna aktiboki eraikiaraziz. Gauzatzearekin ordea ez da amaituko proiektua; jendarte ezberdinetara bideratutako dinamika eta parte hartze tailer ezberdinak garatuz, Nik ere Zarautz ureztatzen dut kanpaina martxan jarri da.
Title: Zarautz loraldi berrian
Description:
Herri dinamika askotan ageri dira parte hartze prozesuen harira eragindako ekimenak; haietan guztietan argi izpi bat eskaintzera dator hau.
Oinarria proiektu artistiko bat garatzeko Txopitea Beka da.
Parte hartze prozesuak herritarrak sortzera animatu eta emaitzak herritarrengana zabaldu nahi ditu.
Herritar guztiei zergatik Zarautz eta zergatik horrelakoak garen horrelako Zarautzen azaldu zaie lehen fase batean.
Planoen dimentsiotatik hirurako jauzia ere egin da; hitzaldi, tailer eta dinamikekin herritarrak sentsibilizatu eta haien ekarpenak jaso dira.
Bigarren fasean nolako etorkizuna eraikiko dugun irudikatu dugu.
Orain arte darabiltzagun tresna arrazionalek dituzten gabeziak gaindituko dira dimentsio berrietara kolektiboki jauzi eginaz.
Proposamen honek arkitekturaren, arkitektoen sormen lanen, eta herritarren arteko lubakian zubiak eraikitzea ere du xede.
 Inoiz baino beharrezkoagoa zaigu irudimena eta poesia, gure gogoa egunerokotasunaren estutasunak gainditzeko aukera eskainiko digun perspektiba berrietara bideratzea.
Herritarren eguneroko jardueren espazioari begirada artistikoa, poetikoa, eskaintzearekin herritarrena den esparruan eraikitzaileki eragingo da.
Azken gauzapenak aurrera so egiten du, etorkizuneko Zarautz eraikiz; eskalan lehenengo, ondoren Zarautz errealean eragiteko.
Emaitza formala hiri altzari gisako maketa da.
Oinarria egurrezko lorontzi erraldoia da Zarautzen oinplantaren formaz.
Ohiko zurgintza teknikak erabili dira, herrian galduak ditugun ontzioletakoak.
Maketa landaretzaz bete da.
Espazio berdina bete arren elkar lagundu eta elikatzen diren landare espe­zieen errealitatearen metafora gisan, herritarrak modu horretan jardutera animatuz; elkar elikatzeko bizi baikara Zarautzen.
Maketaren azken gauzapena, aurrez landutako diseinuen arabera, haurrekin egin da; haiek etorkizuna aktiboki eraikiaraziz.
Gauzatzearekin ordea ez da amaituko proiektua; jendarte ezberdinetara bideratutako dinamika eta parte hartze tailer ezberdinak garatuz, Nik ere Zarautz ureztatzen dut kanpaina martxan jarri da.

Related Results

Double-Crossings: The Trans-American Patriotism of Francis Berrian
Double-Crossings: The Trans-American Patriotism of Francis Berrian
“Double-Crossings: The Trans-American Patriotism of Francis Berrian” examines Timothy Flint’s unusual novel Francis Berrian, or The Mexican Patriot (1826), which tells the story of...
Place of Hope : A Musical Collaboration between African-Americans and Black South Africans
Place of Hope : A Musical Collaboration between African-Americans and Black South Africans
La collaboration musicale entre Afro-américains et Sud-africains noirs remonte au XIXe siècle, et la production sud-africaine, tout en s'inspirant de pratiques populaires tel que l...
EAEren ETA TXINAREN ARTEKO HARREMAN EKONOMIKOAK: AUKERAK ETA ERRONKAK
EAEren ETA TXINAREN ARTEKO HARREMAN EKONOMIKOAK: AUKERAK ETA ERRONKAK
Artikulu honen helburu nagusia da EAEren eta Txinaren arteko harreman ekonomikoak aztertzea: zein izan da harreman horien bilakaera eta zein egungo garrantzia? 80ko hamarkadatik Tx...

Back to Top