Javascript must be enabled to continue!
Emozioak musika absolutuan
View through CrossRef
Emozioek musika absolutuan duten lekua argitzeko bi azalpen nagusi daude. Lehena konpositoreak sorkuntza unean bizitako egoera emotiboarekin edo musika adierazkorrak entzulearengan pizten dituen erreakzio emotiboekin lotzen da. Bigarrenak, formalismoak, emozioak musikaren propietate direla ukatzen du. Nire ustez, musikaren ikuspegi formalista bateragarria da emozioak musikaren propietate estetiko izatearekin. Suposatuz emozioak musikan entzun egiten direla sentitu baino lehen, musikaren adierazkortasuna musikan bertan dagoenarekin azaldu beharko litzateke, kanpora jo gabe. Argudiatzen dut entzuleak musikan emozioak entzuten dituela, musikak baduelako bizitza arrunteko emozioen adierazpenak irudikatzeko gaitasuna; baita emozioak sentitzen diren modua gorpuztekoa ere. Ezaugarri espresiboak musikaren elementu formalen menpeko diren bigarren mailako propietate estetiko gisa hartzen ditut. Musika absolutuaren jatorriari buruzko sarrera labur baten ondoren, musikaren adierazkortasunaren dilema aurkezten dut, eta formalismoarekin uztartzeko modukoa den musika eta emozioen ikusmolde bat garatzen dut.
Title: Emozioak musika absolutuan
Description:
Emozioek musika absolutuan duten lekua argitzeko bi azalpen nagusi daude.
Lehena konpositoreak sorkuntza unean bizitako egoera emotiboarekin edo musika adierazkorrak entzulearengan pizten dituen erreakzio emotiboekin lotzen da.
Bigarrenak, formalismoak, emozioak musikaren propietate direla ukatzen du.
Nire ustez, musikaren ikuspegi formalista bateragarria da emozioak musikaren propietate estetiko izatearekin.
Suposatuz emozioak musikan entzun egiten direla sentitu baino lehen, musikaren adierazkortasuna musikan bertan dagoenarekin azaldu beharko litzateke, kanpora jo gabe.
Argudiatzen dut entzuleak musikan emozioak entzuten dituela, musikak baduelako bizitza arrunteko emozioen adierazpenak irudikatzeko gaitasuna; baita emozioak sentitzen diren modua gorpuztekoa ere.
Ezaugarri espresiboak musikaren elementu formalen menpeko diren bigarren mailako propietate estetiko gisa hartzen ditut.
Musika absolutuaren jatorriari buruzko sarrera labur baten ondoren, musikaren adierazkortasunaren dilema aurkezten dut, eta formalismoarekin uztartzeko modukoa den musika eta emozioen ikusmolde bat garatzen dut.
Related Results
Emozioen eragina erabakiak hartzean
Emozioen eragina erabakiak hartzean
Lan honen helburua da gaur egun emozioek erabakiak hartzean duten zeregina aztertzea. Etengabe hartzen ditugu erabakiak. Batzuk garrantzitsuak dira, edo oso garrantzitsuak, beste b...
Herri-politiken eraldaketa errazteko artea
Herri-politiken eraldaketa errazteko artea
Egungo erronka ekologiko, politiko eta sozialei aurre egiteko politika publikoak eraldatzeko beharrari heltzen dio liburuak, eta ekintza-ikerketa funtsezko metodologia gisa proposa...
The Cultural Origins of Human Cognition
The Cultural Origins of Human Cognition
Espezie bezala, zerk egiten gaitu gizakiok bereziak? Horra zientzialari sozialak arduratzen eta kezkatzen dituen galdera bat.Erantzunik ez da falta galdera horrentzat; hizkuntza, m...
Sining At Mensahe: Isang Diskursong Pagsusuri sa Kahalagahan ng Orihinal na Awitin ng SB19
Sining At Mensahe: Isang Diskursong Pagsusuri sa Kahalagahan ng Orihinal na Awitin ng SB19
Layunin ng pag-aaral na ito na suriin ang kahalagahan ng mga orihinal na awitin ng SB19 sa pamamagitan ng linggwistikong elemento, gayundin ang semantikong pagpapakahulugan sa kani...
THE INFLUENCE OF SOCIAL ACCESS AND ACCESS TO PUBLIC FACILITIES CHANGES IN CONSUMPTION PATTERNS
THE INFLUENCE OF SOCIAL ACCESS AND ACCESS TO PUBLIC FACILITIES CHANGES IN CONSUMPTION PATTERNS
The vast territory of Indonesia makes Indonesia rich in various foods. However, the irony is that the distribution of staple foods such as rice does not fully reach remote areas in...

