Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

"Dena dela", "dena den", "edonola ere", balio askotariko diskurtso-markatzaileak

View through CrossRef
Dena dela, dena den, edonola ere eta edozelan ere birformulatzaile urruntzaileen balioak eta erabilerak aztertzen dira lan honetan. Azterketa hurbilbide diskurtsibo­pragmatiko batetik egiten da. Horretarako behar diren hizkuntza ­ekoizpen enpirikoak eskuratzeko, euskarazko corpus zabala osatzen duten testuetatik ateratako adibideak baliatzen dira. Erabilerari erreparatuz gero, emaitzek erakusten dute, kontzesiozko eta argudiozko balioez gain, markatzaile hauek balio diskurtsibo anitz bereganatzen dituztela eta, bestalde, lau birformulatzaileek elkarren baliokide moduan funtziona dezaketela.
Title: "Dena dela", "dena den", "edonola ere", balio askotariko diskurtso-markatzaileak
Description:
Dena dela, dena den, edonola ere eta edozelan ere birformulatzaile urruntzaileen balioak eta erabilerak aztertzen dira lan honetan.
Azterketa hurbilbide diskurtsibo­pragmatiko batetik egiten da.
Horretarako behar diren hizkuntza ­ekoizpen enpirikoak eskuratzeko, euskarazko corpus zabala osatzen duten testuetatik ateratako adibideak baliatzen dira.
Erabilerari erreparatuz gero, emaitzek erakusten dute, kontzesiozko eta argudiozko balioez gain, markatzaile hauek balio diskurtsibo anitz bereganatzen dituztela eta, bestalde, lau birformulatzaileek elkarren baliokide moduan funtziona dezaketela.

Related Results

Mikroenpresek ere balio soziala dute? Stakeholder ikuspuntua
Mikroenpresek ere balio soziala dute? Stakeholder ikuspuntua
Enpresa baten balio sozialari buruz hitz egiten dugunean, beti datozkigu burura enpresa handiak eta ertainak, baina gure inguruan enpresa txikiak eta mikroenpresak dira gehienak. E...
Enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa Koldo Mitxelenaren prosan
Enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa Koldo Mitxelenaren prosan
Artikulu honek bi helburu ditu: a) enuntziatu parentetikoek esataria bikoiztu eta ahots (eta ikuspegi) ezberdinak bere diskurtsoan sartzeko Koldo Mitxelenari egitura egokiak gertat...
Adierazkortasuna euskaraz lantzeko proposamen didaktikoa: imitazio-jolasak
Adierazkortasuna euskaraz lantzeko proposamen didaktikoa: imitazio-jolasak
Gazteei euskarak ez die balio funtzio premiazkoak asetzeko, gaztelania behar dute haserretzeko, pozteko, harritzeko; nor izateko, alegia. Hezkuntzan, oro har, ahozko jarduna ez da ...
Koldo Mitxelenak bere diskurtsoan estrategikoki integratzen ditu enuntziatu parentetikoak
Koldo Mitxelenak bere diskurtsoan estrategikoki integratzen ditu enuntziatu parentetikoak
Lan hau ikerketa zabalago baten zati da, Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak (A. Azpeitia, 2010) izenburua daraman doktore­tesiko atal...
Parnasotik "Euzkadia"-ra: Eusebio M. Azkueren poesiagintza eta nazio identitatea (Eusebio Maria Azueren bigarren mendeurren-jardunaldia)
Parnasotik "Euzkadia"-ra: Eusebio M. Azkueren poesiagintza eta nazio identitatea (Eusebio Maria Azueren bigarren mendeurren-jardunaldia)
Eusebio Maria Azkueren poesiagintzari eskainitako artikulu hau atal bitan dago banatu-ta. Lehenengoan XIX. mendeko euskal identitatearen ezaugarriak E. M. Azkueren diskurtso poetik...
Ekonomia Sozial eta Solidarioa; landakoa eta feminista?
Ekonomia Sozial eta Solidarioa; landakoa eta feminista?
Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) ekonomia modu parekide eta inklusiboan ulertzeko GILtza ematen digu. ESS-k hainbat ikuspuntu eta ikuspegi kontuan hartu behar ditu, esaterako,...
Jarraitutasunak eta hausturak: 1891. eta 1918. urte arteko pentsamendu sozialista alemaniarrari eta errusiarrari gainbegirada kritikoa
Jarraitutasunak eta hausturak: 1891. eta 1918. urte arteko pentsamendu sozialista alemaniarrari eta errusiarrari gainbegirada kritikoa
Europako tradizio sozialistak definizio eta sakontze saiakera gorabeheratsuak ezagutu zituen XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehen bi hamarkadetan. Mugimendu horren hedat...

Back to Top