Javascript must be enabled to continue!
Ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustikoz
View through CrossRef
Ikerketa honen helburu nagusia ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustiko aztertzea da. Horretarako, lagina 36 esaldik osatzen dute, horietako 18 ahots arruntean gauzatuak eta beste 18ak ahots murmurikatuan. 12 galdera azentuen gauzapena ikertzeko erabili dira eta 6 intonazioarena ikertzeko. [a] bokalaren formakinak aztertzeko esaldi mota guztiak erabili dira (datuen azterketaren atalaren azpiataletan esaldi zehatzak agertuko dira). Inkesta egiteko eduki dugun informatzailea Igorreko 23 urteko andrazko bat izan da. Berorren ama-hizkuntza bertako euskararen barietate tradizionala izan da eta ikasketa guztiak euskaraz egin ditu. Emaitzen artean, hurrengoak dauzkagu: (1) ahots murmurikatuaren ezaugarririk nabarmenenak, ahots arruntaren aldean, f0rik ez egotea eta intonazioa apalagoa izatea dira; (2) iraupenari dagokionez, ahots murmurikatuan eginiko esaldiak luzexeagoak dira, berau estatistikoki esanguratsua izan ez arren; (3) [a] bokalaren formakinen azterketan ahots mota estatistikoki esanguratsua da bokalaren f1 eta f2 formakinei dagokienez; horrela bada, ahots murmurikatuan [a] bokala irekiagoa eta aurreratuagoa da ahots arruntean baino; (4) ahots murmurikatuan azentuaren korrelatu akustiko nagusia iraupena da; (5) silaba azentuduna luzeagoa da azentu bakoa baino; azkenik, (6) adierazpenezkoen eta bai/ez erako galderen bereizkuntzan iraupena eta intonazioa biak erabiltzen dira, baina esaldiaren azken silaban kontraste handiagoa gertatzen da gainerako egonguneetan baino. Bai/ez erako galderen azken silabak luzeagoak eta intentsitate altuagokoak dira adierazpen-esaldienak baino.
Title: Ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustikoz
Description:
Ikerketa honen helburu nagusia ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustiko aztertzea da.
Horretarako, lagina 36 esaldik osatzen dute, horietako 18 ahots arruntean gauzatuak eta beste 18ak ahots murmurikatuan.
12 galdera azentuen gauzapena ikertzeko erabili dira eta 6 intonazioarena ikertzeko.
[a] bokalaren formakinak aztertzeko esaldi mota guztiak erabili dira (datuen azterketaren atalaren azpiataletan esaldi zehatzak agertuko dira).
Inkesta egiteko eduki dugun informatzailea Igorreko 23 urteko andrazko bat izan da.
Berorren ama-hizkuntza bertako euskararen barietate tradizionala izan da eta ikasketa guztiak euskaraz egin ditu.
Emaitzen artean, hurrengoak dauzkagu: (1) ahots murmurikatuaren ezaugarririk nabarmenenak, ahots arruntaren aldean, f0rik ez egotea eta intonazioa apalagoa izatea dira; (2) iraupenari dagokionez, ahots murmurikatuan eginiko esaldiak luzexeagoak dira, berau estatistikoki esanguratsua izan ez arren; (3) [a] bokalaren formakinen azterketan ahots mota estatistikoki esanguratsua da bokalaren f1 eta f2 formakinei dagokienez; horrela bada, ahots murmurikatuan [a] bokala irekiagoa eta aurreratuagoa da ahots arruntean baino; (4) ahots murmurikatuan azentuaren korrelatu akustiko nagusia iraupena da; (5) silaba azentuduna luzeagoa da azentu bakoa baino; azkenik, (6) adierazpenezkoen eta bai/ez erako galderen bereizkuntzan iraupena eta intonazioa biak erabiltzen dira, baina esaldiaren azken silaban kontraste handiagoa gertatzen da gainerako egonguneetan baino.
Bai/ez erako galderen azken silabak luzeagoak eta intentsitate altuagokoak dira adierazpen-esaldienak baino.
Related Results
Nola erabili itzulpena euskarazko irakaskuntza elebi/eleaniztunean: testuliburu bateko adibideen azterketa eta proposamen didaktiko zenbait
Nola erabili itzulpena euskarazko irakaskuntza elebi/eleaniztunean: testuliburu bateko adibideen azterketa eta proposamen didaktiko zenbait
Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzatik baztertuta egon da, izan ere, indarrean izan diren metodoek hizkuntzak modu bereizian irakatsi beharra azpimarratu dute haien arteko interferen...
Enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa Koldo Mitxelenaren prosan
Enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa Koldo Mitxelenaren prosan
Artikulu honek bi helburu ditu: a) enuntziatu parentetikoek esataria bikoiztu eta ahots (eta ikuspegi) ezberdinak bere diskurtsoan sartzeko Koldo Mitxelenari egitura egokiak gertat...
Pedro José Aldazabalen euskal testuak: edizioa eta filologia-gaiak
Pedro José Aldazabalen euskal testuak: edizioa eta filologia-gaiak
Lan honetan Pedro José Aldazabal idazle gipuzkoarraren euskal lanen edizio kritikoa aurkezten da: hala Aldazabalek berak idatzitako testuena nola bestek idatzi eta Aldazabalek bere...
Zer ezaugarri eduki behar dituzte nerabeen hizkuntza-ahalduntzean laguntzeko egitasmoek?
Zer ezaugarri eduki behar dituzte nerabeen hizkuntza-ahalduntzean laguntzeko egitasmoek?
Nerabeen hizkuntza-ahalduntzean nola eragin da artikulu honen galdera eragilea. Horri
argi-izpi batzuk emate aldera, Lasarte-Orian garatzen ari den Ele-meleka egitasmoaren azterket...
Emozioak musika absolutuan
Emozioak musika absolutuan
Emozioek musika absolutuan duten lekua argitzeko bi azalpen nagusi daude. Lehena konpositoreak sorkuntza unean bizitako egoera emotiboarekin edo musika adierazkorrak entzulearengan...
Haur elebidunak eta gramatika-sistemen bereizketa
Haur elebidunak eta gramatika-sistemen bereizketa
Ikerlan honen helburua euskara eta gaztelania ikasten diharduen haur elebidun batek izen-sintagmaren egituraz jabetzeko jarraitzen duen garapena arakatzea da. Gogoan izanik euskara...
Emociones y liderazgo político en la Vizcaya finisecular. Facundo Perezagua, líder socialista. // Emotions and political leadership in turn of the century Vizcaya. Facundo Perezagua, socialist leader.
Emociones y liderazgo político en la Vizcaya finisecular. Facundo Perezagua, líder socialista. // Emotions and political leadership in turn of the century Vizcaya. Facundo Perezagua, socialist leader.
El objetivo de este trabajo es comprender por qué el socialismo triunfa entre los trabajadores de la cuenca del Nervión, en Vizcaya, a finales del siglo XIX, a través del análisis ...
Medikuntza birsortzailerako hidrogelak
Medikuntza birsortzailerako hidrogelak
Hidrogelak gurutzatutako monomeroez osatutako sare polimerikoak dira, hidrofilizitate mailaren arabera, % 99-rarteko ura atxikitzeko ahalmena izan dezaketenak. Horrek aplikazio tra...

