Javascript must be enabled to continue!
Bilboko portuaren potentziala hidrogenoaren garraioan
View through CrossRef
Deskarbonizazioaren bidean, hidrogeno berdeak (H2) zeregin garrantzitsua izan dezake, elektrifikazioarekin batera, tenperatura eta malgutasun handia behar duten eta gaur egun bestelako alternatibarik ez duten jardueren energia beharrak asetzeko. Hala ere, eskala handian eta merkataritza ikuspegitik erabiltzeko zailtasun handiak ikusten dira, bereziki biltegiratzeko eta garraiatzeko mugak direla eta, bolumen eta energia dentsitate txikia duelako eta sukoia delako.
Hainbat soluzio edo hidrogeno eramaile (carrier) erabil daitezke hidrogenoa garraiatzeko eta biltegiratzeko. Batzuk edo besteak hautatzea azken erabileraren araberakoa izango da, besteak beste. Eramaileen artean, azterketa honetan H2 garraiatzeko eta biltegiratzeko erabil daitezkeenetako batzuk aztertu ditugu: amoniakoa, erregai sintetikoak, hidrogeno likidoa, hidruro metalikoak, metanola eta hidrogeno eramaile organiko likidoak (LOHC).
Lanak Bilboko portuak hidrogenoaren (berriztagarria) balio katearen hub logistiko bihurtzeko duen potentziala aztertu nahi izan du, horretarako aukerak edo eramaileak alderatuta.
Title: Bilboko portuaren potentziala hidrogenoaren garraioan
Description:
Deskarbonizazioaren bidean, hidrogeno berdeak (H2) zeregin garrantzitsua izan dezake, elektrifikazioarekin batera, tenperatura eta malgutasun handia behar duten eta gaur egun bestelako alternatibarik ez duten jardueren energia beharrak asetzeko.
Hala ere, eskala handian eta merkataritza ikuspegitik erabiltzeko zailtasun handiak ikusten dira, bereziki biltegiratzeko eta garraiatzeko mugak direla eta, bolumen eta energia dentsitate txikia duelako eta sukoia delako.
Hainbat soluzio edo hidrogeno eramaile (carrier) erabil daitezke hidrogenoa garraiatzeko eta biltegiratzeko.
Batzuk edo besteak hautatzea azken erabileraren araberakoa izango da, besteak beste.
Eramaileen artean, azterketa honetan H2 garraiatzeko eta biltegiratzeko erabil daitezkeenetako batzuk aztertu ditugu: amoniakoa, erregai sintetikoak, hidrogeno likidoa, hidruro metalikoak, metanola eta hidrogeno eramaile organiko likidoak (LOHC).
Lanak Bilboko portuak hidrogenoaren (berriztagarria) balio katearen hub logistiko bihurtzeko duen potentziala aztertu nahi izan du, horretarako aukerak edo eramaileak alderatuta.
Related Results
La conformación de la Colección de Fotografía del Museo de Bellas Artes de Bilbao
La conformación de la Colección de Fotografía del Museo de Bellas Artes de Bilbao
El presente artículo se basa en las conclusiones de la Tesis doctoral La Colección de Fotografía del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1914-2014): estudio, catalogación y análisis1....

