Search engine for discovering works of Art, research articles, and books related to Art and Culture
ShareThis
Javascript must be enabled to continue!

Nola eragiten du 2-Interleukinak T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio mailan?

View through CrossRef
Immunoterapiaren helburua da gaixoen immunitate-sistema indartuz minbizia bezalako gaitz larriak menderatzea. Horretarako, gaixoak maiz 2-interleukina (IL-2) deitzen den konposatu batekin tratatzen dira, izan ere molekula honek berebiziko ahalmena baitauka T-zelulen edo T linfozitoen hazkuntza sustatzeko. Zoritxarrez, IL-2ren erabilerak albo kalte desatseginak eragiten ditu gaixoetan, eta hauek ekiditeko ezinbestekoa da IL-2k T-zeluletan eragiten dituen molekula mailako aldaketak sakon aztertu eta ulertzea. Zelulen gainazalera heltzen diren seinaleak zelulan barrena garraiatzen dira nagusiki proteinen behin behineko fosforilazioen bidez. Hori horrela, aurreko lan batean, IL-2k T linfozitoetan pizten dituen seinalizazio-bidezidorrak aztertu genituen zelulen zitoplasman fosforilatzen diren proteinak masa espektrometriaren bidez identifikatuz. Oraingo lan honetan berriz, masa espektrometriaren laguntzaz aztertu da IL-2k nola erregulatzen duen T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio maila, izan ere horrek zuzenean eragingo baitu geneen erregulazioan eta horrenbestez baita zelularen patuan ere. Esperimentu bera 3 aldiz errepikatu ostean, gutxienez behin identifikatu eta kuantifikatu dira lan honetan T-zelulen nukleoko proteinetan fosforilatutako 8.521 aminoazido, horietako haietako asko aurrez ezagutugabeak. Bestalde, ikusi da orkorrean berdinantzera mantentzen dela IL-2rekin tratatutako eta tratatu gabeko T-zeluletako fosforilazio maila. Halere, azpimarragarria da IL-2ren ondorioz 391 aminoazidoren fosforilazio maila nabarmen aldatzen dela T-zelulen nukleoetan. Etorkizunean egingo diren ikerkuntzek argituko dute zein den IL-2ren menpeko fosforilazio hauen esanahi biologikoa.
Title: Nola eragiten du 2-Interleukinak T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio mailan?
Description:
Immunoterapiaren helburua da gaixoen immunitate-sistema indartuz minbizia bezalako gaitz larriak menderatzea.
Horretarako, gaixoak maiz 2-interleukina (IL-2) deitzen den konposatu batekin tratatzen dira, izan ere molekula honek berebiziko ahalmena baitauka T-zelulen edo T linfozitoen hazkuntza sustatzeko.
Zoritxarrez, IL-2ren erabilerak albo kalte desatseginak eragiten ditu gaixoetan, eta hauek ekiditeko ezinbestekoa da IL-2k T-zeluletan eragiten dituen molekula mailako aldaketak sakon aztertu eta ulertzea.
Zelulen gainazalera heltzen diren seinaleak zelulan barrena garraiatzen dira nagusiki proteinen behin behineko fosforilazioen bidez.
Hori horrela, aurreko lan batean, IL-2k T linfozitoetan pizten dituen seinalizazio-bidezidorrak aztertu genituen zelulen zitoplasman fosforilatzen diren proteinak masa espektrometriaren bidez identifikatuz.
Oraingo lan honetan berriz, masa espektrometriaren laguntzaz aztertu da IL-2k nola erregulatzen duen T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio maila, izan ere horrek zuzenean eragingo baitu geneen erregulazioan eta horrenbestez baita zelularen patuan ere.
Esperimentu bera 3 aldiz errepikatu ostean, gutxienez behin identifikatu eta kuantifikatu dira lan honetan T-zelulen nukleoko proteinetan fosforilatutako 8.
521 aminoazido, horietako haietako asko aurrez ezagutugabeak.
Bestalde, ikusi da orkorrean berdinantzera mantentzen dela IL-2rekin tratatutako eta tratatu gabeko T-zeluletako fosforilazio maila.
Halere, azpimarragarria da IL-2ren ondorioz 391 aminoazidoren fosforilazio maila nabarmen aldatzen dela T-zelulen nukleoetan.
Etorkizunean egingo diren ikerkuntzek argituko dute zein den IL-2ren menpeko fosforilazio hauen esanahi biologikoa.

Related Results

Minbizi-zelula amak eta seinalizazio-bideak
Minbizi-zelula amak eta seinalizazio-bideak
Azkenengo urteotan tumoreak azpipopulazio heterogeneoz osatuta daudela iragarri da. Populazio horien artean minbizi-zelula amak edo ingelesez Cancer Stem Cell (CSC) ditugu, tumore ...
Bokal sudurkariak gaurko lapurteran
Bokal sudurkariak gaurko lapurteran
Erkidego elebidunetan bi hizkuntzek elkarri nola eragiten dioten ikusiz (funtsean, gure kasuan, hizkuntza nagusiak —gaztelaniak edo frantsesak— euskaran nola eragiten duen), hizkun...
Gizarte elebidun bateko gazteen hizkuntza hautaketan eragiten duten faktoreen azterketa
Gizarte elebidun bateko gazteen hizkuntza hautaketan eragiten duten faktoreen azterketa
Hizkuntza bat baino gehiago presente dauden gizarteak nagusi dira. Hizkuntzak bata bestearekin harremanetan daude, hizkuntza-komunitate berean bizi dira, eta gizakiok harreman haue...
QT luzearen sindromea, bat-bateko heriotzaren atzean
QT luzearen sindromea, bat-bateko heriotzaren atzean
QT luzearen sindromea kanalopatia larria da. 2.500 pertsonatik bati eragiten dio, bereziki gazteei. Bihotzeko bentrikuluen zelulen birpolarizazio-fasearen luzatzea du ezaugarri eta...
Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egokiak eta motibagarriak
Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egokiak eta motibagarriak
Azken urteotan, bitartekotzaren hotsa geroz eta gehiago ari da entzuten. Bai, orain, hizkuntza-eskuliburuetan usu ageri da, maila askotan; eta ez da harritzekoa hizkuntza egiaztatz...
Paulinus und sein Nola - Werbung für ein spätantikes Pilgerzentrum
Paulinus und sein Nola - Werbung für ein spätantikes Pilgerzentrum
In Nola lag der heilige Felix bestattet, der dort im 3. Jahrhundert als Confessor gewirkt hatte. Paulinus baute die Stätte prächtig aus: Er renovierte bestehende Gebäude und errich...
Adaptormoleküle zur Rekrutierung von Transkriptionsfaktoren oder miRNAs an nicht native Bindestellen
Adaptormoleküle zur Rekrutierung von Transkriptionsfaktoren oder miRNAs an nicht native Bindestellen
Die Kontrolle der Genexpression ist eines der großen Ziele der chemischen Biologie. Gemäß dem klassischen Dogma der Molekularbiologe verläuft der Fluss der genetischen Information ...

Back to Top